Kategoria: bihotz
"Amontillado upela". Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean... "Bihotz salataria". Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta oinaze hartatik ateratzeko agurea hiltzea beste biderik ez zegoen. Izan ere, zentzumen zorrotzegiak izatea tortura izan daiteke... ENTZUTEKO EDO JAISTEKO, sakatu hemen (ezkerreko botoiaz z...
Ilun, ez omen da dena ilun,baina nik leihotik begiratu eta basoa dakusathiltzen.Marroi, zein nabar dauden, Basoko garo zuhaitzak, Zein ixil eta lasai, arratsean; Arrats, arrats hontan Baso, Hartzazu ene Bihotza, Buztinetik sortua da, zu bezala.Der Tod ist ein Meister, Und du, zur Linken, du, (Heriotza maisu bat da Eta zu, siniestroa zu) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;
EHUko Kultur Zikloen eskutik, Berbaizu Euskara Elkartearekin elkarlanean, Sarrikoko Areto Nagusian asteazken honetan. Poemak, bertsoak, musikariak, laburmetraiak, argazkiak... emanaldi aparta Larrabetzutik eskaintzen dutena, "Arrakalak" izeneko CDa aurkezten duten egunean bertan. Ezin galdu! ARRAKALAK berbetan dagoz, kantuekaz zabaltzen dira, irudiek ixten dituez. Arrakaletan zehar urtetan jaku arnasa, arrakalak doguz eskuak sokak dantzarazi eta lepoa laztantzeko. Arrakalek egiten gaitue herren, arrakalek egiten gaitue duin, ez baitago aurrera egiterik arrakala barik.