Burua atzerantz itzultzeko ohitura zuen norbait ondotik pasatzen zitzaion bakoitzean. Atzerantz begiratzen zuen ondoan zuena emakumea izan edo gizona izan, ezaguna izan ala ezezaguna izan.   Ondotik norbait pasatzen zitzaion bakoitzean, gelditu eta atzetik begira geratzen  zitzaion berarekin gurutzatu zen horri. Inork ez daki zergatik egiten zuen. Batzuk diote mespretxuz begiratzen zuela, bera besteak baino gehiago zela uste zuelako. Beste batzuek zioten bizkarrak ikustea gustatzen zitzaiola, eta horregatik begiratzen ziela denei atzetik.   Kontu da, egun batez lepo...