50eko hamarkadan Estatu Batuetako poesia Beat Generation deritzonak markatu zuen, eta “Ulua” izeneko poema talde horren ikurra bihurtu zen, Allen Ginsbergek bere belaunaldiko bururik argienen omenez eta sistema kapitalistaren basatitasuna salatuz idatzitako oihu desgarratua. Poemaren gaiak bizi-bizirik dauden honetan, gu suerteko gaude, “Ulua”-ren euskarazko bertsioaren egilea bera, nor eta Harkaitz Cano, gugana etorri delako poema irakurtzera.   Zorroztu, beraz, belarriak, gaur otsoen alauriak urratuko baitu Xerezaderen Artxiboko gau ilargiztatua. ...