ulua-allen-ginsberg

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-10-30 15:30
1

Ulua

50eko hamarkadan Estatu Batuetako poesia Beat Generation deritzonak markatu zuen, eta “Ulua” izeneko poema talde horren ikurra bihurtu zen, Allen Ginsbergek bere belaunaldiko bururik argienen omenez eta sistema kapitalistaren basatitasuna salatuz idatzitako oihu desgarratua.

Poemaren gaiak bizi-bizirik dauden honetan, gu suerteko gaude, “Ulua”-ren euskarazko bertsioaren egilea bera, nor eta Harkaitz Cano, gugana etorri delako poema irakurtzera.

Zorroztu, beraz, belarriak, gaur otsoen alauriak urratuko baitu Xerezaderen Artxiboko gau ilargiztatua. Allen Ginsbergen "Ulua" Harkaitz Canoren ahotsean.

ENTZUTEKO SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Oharra: Howl edo Ulua filmaren azpidatziak ez daude azpidatziak.com helbidean eskuragarri, audioko sarreran esaten dugun legez, azpitituluak.com helbidean baizik. Barkatu errakuntza

Luistxo

Luistxo 2012-10-30 15:36 #1

Ba bai, poema zoragarria, eta filmean ezagutu nuen bere indarra. Eskatutakoan, itzulpena eskaini zuen Canok, eta halaxe Howl-en azpidatziak; ikusten dut Xerezaderekin ere oso jator portatu dela.

Esteka pare bat, bide batez: testu originala ingelesez; eta euskaraz, Armiarman eta Mikropiluletan. Mila esker Xerezade, podcasteko aukera berri ederregatik; begira, Sustaturako ere moldatu dut zerbait ;-)

Utzi iruzkina: