98 azatz jarri ditut gaur arte. Eta ez dut errepikatu ekimenik. Ba, ia amaieran bat errepikatuko dut: badok.info.   Berriak orain dela gutxi berritu du goitik behera webgunea. Eta edukiz hornitu. Datu-basea izateaz gain (350 biografia, 2000 taldetik gorako aipamena), musika plataforma ere bihurtu da, musika aldizkaria izateaz gain (kritikak, blogak, argazkiak, elkarrizketak, …).   Lan txukuna eta ezinbestekoa (egunez egun elikatzen jarraitzen ari direna). Musikagintzak berreskuratu behar du orain dela urte batzuk zuten funtzioa, euskararen biziberritzeari dagokionez.  ...


Oparoa izan da musikagintza euskalduna azken hamarkadetan. Oparoa taldetan, oparoa kantetan, oparoa kontzertuetan, oparoa estilotan. Eta hori guztia batzeko asmoz, badok.info webgunea jarri zuen martxan iaz Berria egunkariak.Taldeak, musikariak, kontzertuak, berriak, … Hala ere, musika gutxi dago, testu asko eta musika gutxi. Horretarako, aproposa izan daiteke ekaitzaldi blog famatua. Han testu gutxi eta musika asko dago. Musikagintzaren transmisioa egiteko tresna biak ezinbestekoak dira.Ala ez?


Azken iruzkinak