Kategoria: babuinoak
Babuinoek hiru ordu baino ez omen dute ematen jatekoa lortzeko ahaleginean, lanean alegia. Horixe beren alde. Besterik da egunaren gainerako orduetan zertan ari izaten diren. Robert Sapolsky-k urteetan behatu dituenez, ondo daki zertan: elkar izorratzen. Aitortu du inoiz Sapolskyk babuinoak gorrotatzera ere heldu dela jarrera hori dela eta. Kontua da hierarkia zorrotzaz antolatzen dituztela euren taldeak tximino ipurdi gorriok, eta hierarkiaren kate guztian zehar goikoak etenik eta gupidarik batere gabe jazartzen dituela bera baino beh...