Kategoria: axola
1) Lehiaketan Abantoko ikastetxeek, alde batetik, eta edozein abantarrek, beste aldetik, har dezakete parte. Azken kasu honetan, Abantoko Udalean erroldatuta egotea da betekizun bakarra. 2) Panpinak ezin izango ditu 40 cm. Baino gehiago izan, ez altueran, ezta za zabaleran ere. 3) Panpina egiteko lehengaia librea izango da (egurra, papera, harria, buztina……). 4) Olentzero panpinak Abanto Euskaltegian (Peñukas 13. Gallarta) eman behar dira abenduaren 11 baino lehen 5) Lehiaketa irabazten duten obrak antolatzaileen esku geratuko dira. Gainerakoak urtarrilaren 11 baino leh...
MARXOAREN 24AN - LARUNBATA Mendi irteera zoragarri honetan Enkarterriak hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Ranero mendia, Pozalaguako kobazuloak eta Europako trokarik handienetariko bat omen den Karlistaren troka bisitatuko ditugu. Karlistaren troka Pozalaguako Kobazuloak Ranero Mendia
Hurrengo ostiralean (martxoaren 23an), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu dugu Gallartako Kultur Etxean. Tailerrean euskal jolasak ikasteko aukera izango duzue, gero umeekin jolastu ahal izateko. Umeak zaintzen dituzten guztiek ere (aitite-amamak, begiraleak,...) oso tresna baliagarria lortu ahal izango dute umeekiko harremana euskalduntzeko. APROBETXATU AUKERA ETA ANIMA ZAITEZTE! TAILERRA DOHAINIK! Informazio gehiago eta izena emateko: Axola Euskara Elkartea Peñukas, 13 48540 Abanto-Bizkaia Tfnoa: 94.636.94.47 axola...
Jakingo duzuenez, Mihiluze izeneko telebista-saioa gauero ematen dute ETB-ren lehenengo kanaletik. Saio entretenigarria eta itxurosoa da zalantzarik gabe. Gainera, Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleek maisuki gidatzen dutela esan behar dugu. Egunero, Euskal Herriko edozein txokotako hiru bikotek parte hartzen dute saio honetan eta hainbat proba gainditu behar dituzte hurrengo faseetara pasatzeko. Proba ezberdinak bezain erakargarriak dira; potokumeak, imihintzioka, erogilifikoa edo tribuaren berbak besteak beste. Baina artikulu honen asmoa ez da Mihiluze saioaren bertuteak a...
Urteko sasoi honetan, prezioen igoerarekin bat, arreta handiagoa eskaini ohi zaie gastuei eta bide batez, baita fakturei ere. Horregatik, Kontseiluak fakturen inguruan prestatu du 2007ko lehenengo norbanako konpromisoa. Izan ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko argi indar, ur eta gas enpresen euskarazko eskaintza, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi dio bere hizkuntza-eskubideak aldarrika ditzala. “Zerbitzua kobratzen jarraitu behar dute, baina behintzat euskaraz egin dezatela”, adierazi dute Kontseiluko ordezkariek.  ...
Urtero bezala eta Txotx denboraldia aitzakia hartuz, Axolatik ohiko txangoa antolatu dugu. Txangoa bi arlotan dago banatuta; lehenengoa kulturala (Astigarragako Sagardoetxea erakusketa ikusiko dugu) eta bigarrena "ludikoa" (Urnietako sagardotegi batean bazkalduko dugu). Espero dugu ahalik eta jende gehien etortzea eta guztion artean egun ona pasatzea. Hona hemen txangoaren xehetasunak: Eguna: otsailaren 24an (larunbata) Irteera: goizeko 10etan Etorrera: gaueko 10etan Bisita kulturala: Astigarragako Sagardoetxea Bazkaria: Urnietako sagardotegi batean. Bazkaldu eta gero osteratx...
Axolak Blog hau martxan jartzen du bazkide eta laguntzaile guztion erreferentzia eta topagunea izateko asmoz. Dakizuenez, betidanik erabili nahi izan ditugu teknologia berriak euskararen zerbitzura jartzeko eta bazkide guztion elkarlana eta komunikazioa errazteko. Hauxe da, beraz, euskarri honen zergatia. Zerbitzu honen bidez, guk antolatutako ekimenak eta ekintzen berri emango dizuegu. Animatu eta parte hartu.
Kalean da dagoeneko Axola Euskara Elkarteak plazaratzen duen Axola aldizkariaren abenduko alea.Hauexek dira barruan aurkituko dituzuen gaiak:-Editoriala: Atal honetan "Udazkeneko jaia" arrakastatsuaren berri emateaz gain, Abantoko euskararen egoerarentzako albiste pozgarri batzuk ere aipatzen dira. -Gure etxea izateko eskubidea: Etxea magikoa eta sakratua izan da euskaldunontzat. Gaur egun, ordea, askorentzako eskuraezinezko eskubidea. -Elkarrizketa: Kike Amonarriz aukeratu dugu oraingo honetan, eta berarekin gai ezberdin eta interesgarriak jorratu ditugu.-Liburu berrien gaineko kritika: Az...
Oraingoan Joxe Aranzabalek Web 2.0ko glasean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco egunkarian idatzitako artikulu bati buruzko hausnarketa egiteko esan digu. Bertan Aritzek zenbait erakundek zuk izenik eman gabe zurekin egiten duten kontaktua kritikatzen du. Izan ere, askotan gertatzen den bezala, e-mailak jasotzen ditugu eta ez dugu jakiten nola duten beraiek gure helbidea. Egia esan niri pertsonalki ez dit axola e-mailak bidaltzea, baina egia da, ez dagoela ondo egina. Pertsona batek ez badu nahi inolako e-mailik jaso bere eskubidea du. Gai interesgarria iruditu zait eta kontutan hartu be...