Axola aldizkaria abenduko alea kalean
Kalean da dagoeneko Axola Euskara Elkarteak plazaratzen duen Axola aldizkariaren abenduko alea.
Hauexek dira barruan aurkituko dituzuen gaiak:
-Editoriala: Atal honetan "Udazkeneko jaia" arrakastatsuaren berri emateaz gain, Abantoko euskararen egoerarentzako albiste pozgarri batzuk ere aipatzen dira.
-Gure etxea izateko eskubidea: Etxea magikoa eta sakratua izan da euskaldunontzat. Gaur egun, ordea, askorentzako eskuraezinezko eskubidea.
-Elkarrizketa: Kike Amonarriz aukeratu dugu oraingo honetan, eta berarekin gai ezberdin eta interesgarriak jorratu ditugu.
-Liburu berrien gaineko kritika: Azken nobedade editorialen kritika bat.
-Gallarta Trianoko Udalaren barruan: Abantoko historiaren bitxikeria bat.
-Galdutako oroitzapenetara eramaten nauen trena: Sexu kontakizun honek "martxan" jarriko gaitu baina ez dakigu zein geltokitara eramango.
hauei buruzko erreportajea, Bilboko musikariaren jaiotzaren 200. urteurrenean.
-Haikuak: Japoniar jatorriko poema labur
hauek aurkezten dizkizuegu, baita Axola aldizkarirako berariaz egindakoa ere.
Iruzkinak
xiber 2007-02-12 12:23 #1
Eta aldizkaria internet-en jartzeko asmorik ez, ala?<br />
Utzi iruzkina: