Euskal Herrian aspalditik ari gara auzolana eta autogestioa gora eta behera. Azken egunetan ere gaia pil-pilean ibili da gurean: Kukutza, auzolan jardunaldiak eta abar.Galizian ere ibili badabilz. Semente escolinha sortzen eta egiten ibili dira (aupa zuek!), Sermos galiza kanpainak ere aurrera darrai galizierazko komunikabideen alde, …Euskalgintza iaioa da autoeraketan, beti izan da: komunikabideak sortzen, eskolak sortzen, kulturguneak sortzen, … Galizian ere antza bide horretatik abiatu dira azken aldian euren hizkuntzaren defentsan.