Basakeria

3
jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-01-07 23:37

Gaur ez naiz politikaren gauza ederretaz ariko. Baina derrigorrean, hitz egin beharrean nago.Igor Portu eta Mattin Sarasola atxilotu zituzten atzo. Lesakarrak biak, ongi ezagutzen ditut. Bereziki Igor, elkarrekin lanean arituak baikinen, gizarte langile bera, ardura politikoetan ni.Torturen ondorioz eraman dute erietxera goizaldean. Eta oilo-larrua gelditu zait jakin dudanean. Ankerkeria. Basakeria. Gisako sinonimoak bata bertzearen gibeletik pilatu zaizkit.Giza eskubideen urraketa latza. Latzegia. Inoiz bukatuko al da torturarekin? Nazioarteko makina bat erakundek salatu izan du tortura oh...