Nafarroako Gobernuak eta "Canteras de Oskia" enpresak irailaren 26an aurkeztu zuten harrobia lehengoratzeko plana eta faseak. Arakilgo alkate Ruben Goñi Urrozek, bestalde, plan horren jarraipen batzordearen eta haren egitekoen berri eman zuen. Izurdiagako kontzeju etxean 30 bat pertsona izan ziren, gehienak errozkoak eta atondokoak ziren. Bai haiendako, nola haien kontzeju eta udalendako errestaurazio plana ezkutuko ustiapen plana da eta hala adierazi zuten bileran. Planaren jarraipen batzordearen bidez ingurumen inpaktu txostenean jasotakoa betetzen dela “zorrotz” zaindu...