Oskiako harrobiaren errestaurazio plana ezkutuko ustiapena izango dela uste dute udal eta bizilagunek
Nafarroako Gobernuak eta "Canteras de Oskia" enpresak irailaren 26an aurkeztu zuten harrobia lehengoratzeko plana eta faseak. Arakilgo alkate Ruben Goñi Urrozek, bestalde, plan horren jarraipen batzordearen eta haren egitekoen berri eman zuen. Izurdiagako kontzeju etxean 30 bat pertsona izan ziren, gehienak errozkoak eta atondokoak ziren. Bai haiendako, nola haien kontzeju eta udalendako errestaurazio plana ezkutuko ustiapen plana da eta hala adierazi zuten bileran.
Planaren jarraipen batzordearen bidez ingurumen inpaktu txostenean jasotakoa betetzen dela “zorrotz” zainduko du Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuaren inplikazioarekin (erreka libratu, lur begetala jarri, zuhaitzak landatu...) Horregatik, urtero harrobira bisitan joanen dira hautetsiak, gauzak behar bezala egiten ari direla zehazteko. Gainera, egindako bileraren antzekoak eginen dira urtero. Enpresak aurreko urtean egindako lanak azalduko ditu eta hurrengorako aurreikusi dituen lanak azaldu beharko ditu. Horrela orain arte ustiapenaren inguruan egondako kontrol falta saihestu nahi du udalak.
El plan de restauración contempla la extracción de 2 millones de metros cúbicos, con la ocupación temporal de 23.000 metros cuadrados de comunal en Errotz para la restauración de la cantera y 16.761 m2 para accesos. En Atondo son un total de 99.183 m2. El plazo máximo es de 10 años. El plan hecho a andar esta primavera. Pero no gusta ni en Arakil ni en Iza, en cuyos términos se ubica esta cantera clausurada en terrenos de Atondo en 2008 por la Policía Foral, después de que este concejo pidiera amparo a este cuerpo por incumplir la empresa el requerimiento de desahucio de los terrenos que establecía una sentencia firme de 2005. No obstante, la actividad de molienda continuó en la zona de Errotz. El contrato de explotación de 25 años había expirado en 2002.
Bileran, herritarrek hainbat ekarpen egin zituzten. Lehenengo eta behin Errozko eta Atondoko etxeen egoeraren inguruko txostena egitea eskatu dute, bai barrutik bai kanpotik. Materiala ateratzeko leherketak hasten direnean, eraginik izanez gero aseguru etxeekin borrokarik ez izateko. Bestalde, materiala ateratzeko egiten diren leherketen inguruko hainbat neurri hartzea eskatu zuten. Lehenik eta behin, aldez aurretik eguna eta ordua jakinaraztea.
Bestetik, ahal dela leherketa txikiak egitea eskatu zuten. Horretaz gain, leherketek sortutako hautsarekin ere kexu azaldu dira behin baino gehiagotan erroztarrak. Batez ere udan eta hego haizeak jotzen duenean. Halakoetan behar bezalako neurketak egitea eskatu zuten.
Informazioa Guaixe aldizkaritik eta Diario de Noticias egunkaritik hartu dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: