Arakilgo hirigintza plana “bahituta” jarraitzen du AHTerengatik

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2011-11-25 19:11

Berriz ere Arakilgo hirigintza planari buruz hitzegiten du Guaixe aldizkariak. Badakizuenez, Nafarroako Gobernuak geldiarazia du plana, AHT-ren ibilbiderako erreserba jasotzen ez delako.

Arakilgo udal ordezkariak Ruben Goñi Urroz alkatea buru zutela lastail akaberan Nafarroako Gobernuko ordezkariekin bildu ziren. Garilean bi urte bete ziren Arakilgo Udalak hirigintza plan berriko oinarria den Lurralde Okupazioarako Estrategia Eredua (LOEE) gobernuan aurkeztu zuela eta oraindik ez du oniritzirik jaso. Gobernuaren arrazoia Abiadura Handiko Trenaren ibilbiderako lur erreserbarik ez dela jaso.

Goñik Beleixe irratian (FM 107,3) esan zuenez, “guk hirigintza planean ez dugu jaso behar AHT nondik pasako den. Horretarako, lehenik eta behin gobernuak jakin behar du nondik pasa behar den”. Arakilgo Udala ez du bat egiten AHT egitasmoarekin eta beste alternatiba batzuk daudela azpimarratu zuen Goñik, eta gaineratu zuen Nafarroako Gobernuak aurrera egin nahi badu “egitasmoa udalez gaindiko plan sektorial baten edo bestelako tresnen bidez inposatu beharko du”. Horregatik, hirigintza plan berria ez atzera ez aurrera dago Nafarroako Gobernuaren eskutan.  Gogoratu behar da, AHTak Arakilen inpaktu haundiak edukiko duela, batez ere Arakil ibaiaren eta ondoko lurraren gainean.


Irurtzun aldean kokatu nahi den logistika guneaz Arakilgo Udalak ez du inolako informazio ofizialik eta argibideak jasotzeko bilera eskatuko du.

Por otra parte, también hemos sabido hoy, a través del Diario de Noticias, que la cantera de Oskia, también en término de Arakil, va a ser reabierta, esta vez con la escusa de su restaruación.


Utzi iruzkina: