Bai, atez atekora aldatu naiz, edo bihurtu ia-ia kontu honen inguruan eztabaidan dabiltzanak entzunda, erlijio edo sinesmen kontu batez ari garela ematen baitu azkenaldian. Ogia ematen didan eskualdeko super reportero lana dela eta, oso gertutik bizi izan dut Goierrin jasaten ari garen iskanbila eta kontu honen inguruan nire buruan garatu den prozesua azaltzea gustatuko litzaidake gaur blog honetan. Insteresik baduzue, ongi etorri. Memoria dudanetik birziklatu dugu nire etxean. Beti egon izan da paper eta kartoientzako kaxa bat sukaldeko leiho ondoan, ontzi eta tetra brikentzako beste bat s...


Zorionak Usurbil!! Beste hainbat lekutan bezalaxe, Euskal Herrian ere beste zabor kudeaketa bat posible dela erakutsi digute Usurbilen. Osasunari bide emango dion proiektu baten aurrean gaude, zaborra ahalik eta gutxien sortu eta ahalik eta gehien birziklatu, hau da finean, errauskailu planta bat ez Zubietan ez inon beharrezkoa ez dela irudikatuko duen proiektua. Beraz, San Markos Mankomunitatean aurrerapausoak eman badituzte, Debagoienan zergatik ez? Zaborra guztion arazoa dela barneratu beharra daukagu eta zaborraren arazoari guztion artean egingo diogu aurre. Atez ateko bilketaren bitar...