Kategoria: asteazkena
Bisita turistiko konpletoa eduki zuten bertso-turistek. Monumentu estatikoak ikusten ondo hasi zen. 20 pisuko eleizak:Plaza gogorrak:Eta lorategi botanikoak:Zonako parke naturalean sartuta berriz, bertoko espezie eta espezimenekin egin zuten topo gidariek:Zer eta bertoko natiboen dantza erritualak. Instrumentu autoktonoak, traje zeremonialak. Turistei National Geographic mailako azalpena eman behar izan zitzaien:eta azkenean gidariek eurek ere traje tipikoa jantzi eta zeremonian sartu ziren.Gero afari errituala eta musika sakroarekin errematea.
Gaur arrastian Santutxu benetan ezagutzeko parada edukiko duzu. Sangutxuren blog hau irakurtzen zabiltza eta oraindino ez dakizu Santutxu non dagoen ere, seguru. Edo txarrago, Santutxukoa zara eta ez dakizu Santutxu non dagoen.Trankil ba neska-mutilok. Gaur, astezkena-eguaztena, arrastiko 8etatik aurrera Basarraten zuretzako luxuzko gidari turistiko bi edukiko dituzu:Fredi PaiaetaArkaitz Estiballes. Bi hauek erakutsiko dizkigute Santutxun daudenak, ez daudenak eta egon beharko liratekeenak. Hemen daukazue ibilibidea badaezpadan:tagzaniapaste bertsotour tagged map by user - TagzaniaEta ibil...