Kategoria: aspertuta
Kaixo guztioi! Aspertura nago. Etxean aspertuta. Astelehenean juizioko lau haginak kendu zizkidaten eta lau egun pasa ondoren, oraindik aurpegia haundi-haundi egina daukat. Beldurra ematen dit ispiluan nire aurpegi gizarajoa begiratzea. Baina tira, egunak aurrera doaz eta poliki-poliki badoa bere betiko itxura hartzen. Dagoeneko etxetik irteteko gogo biziz nago. Haize freskoa hartzera kalera joateko irrikitan. Pentsa, klasera joateko ere gogoa daukat… Pixka bat entretenitzeko, nire blogean zerbait idaztea bururatu zait. Atzo nire gelakideen blogetan saltseatzen ibili nintzen eta odeo-rekin ...