Kategoria: arronategi
Auzi-iheseko epaiketa egin diote Eneko Gogeaskoetxea Arronategiri. Auzi-iheseko epaiketa batean, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean Eneko Gogeaskoetxea Arronategi (Gernika, 1967) busturiarrari Frantziako epaile batek. Gogeaskoetxea beste bost iheslarirekin batera epaitu zuten. Espetxe zigorra ezartzeaz gain, Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten. Era berean, Laurence Le Vert terrorismoaren aurkako epaileak Gogeaskoetxearen kontra emandako atxilotze agindua berretsi zuen Parisko 10. epaitegiko buruak. Justizia frantsesak Gogeaskoetxeari ETAren egitura logistikoko kide ...