Kategoria: arri_euskararen
Giro ezin hobean ospatu genuen iragan ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna. Efemeridea asteazkenean zen arren, ostiralean egin genituen ospakizunak. Eta ederki asmatu genuen gainera. Hotza ez zen oztopo izan Larrun Arri elkartearekin adostutako egitaraua fin-fin betetzeko. Arratsaldeko bostetan jarri zen danbolina martxan; 50 kilo gaztaina zakuan eta arratsalde osoa festarako. Eguraldia lagun izan genuen; aurreko egunetako erauntsia baretuta tenperaturak ere behera egin zuen aste bukaerarako. Gaztaina errearen usainak seietan ingurarazi zituen lehen lagun multzoak. Ilu...