Kategoria: arnasgune
Galdera hori deblauki bota zidan lagun batek aurrekoan. Erantzuna mamurtu nuen, baina zaila da horri ganorazko erantzun koherente eta ulergarria ematea. Saiatuko naiz, labur-labur. Lehenik, hezkuntza-komunitate osoa hartu behar da kontuan, eta horietako bakoitzarekin estrategiak eta ekimenak landu: ikasleekin, irakasleekin, zentroko langileekin, gurasoekin, eskolaz kanpoko ekintzekin eta abarrekin. Eta, ahal dela, eragile bakoitzarekin elkarlanean jardun estrategia eta ekimen horiek lantzeko (parte hartzearekin, hain zuzen ere). Bigarrenik, ikastetxeak koherente jokatu behar d...