Egun batzuetan besteetan baino desubukiatuago aurkitzen zara. Norbaiti telefonoz deitu eta berak hartzerako nori deitu diozun ahaztu zaizu, eguzkitako betaurrekoen bila hasten zara zoromoduan buruan dituzula konturatu gabe, jendeari zuk momentuan aukeratzen diozun izenez deitzen diozu edo okerreko egunean zaudela erabakitzen duzu munduaren rotazioa eta beste hainbat huskeria alde batera utzita. Ostirala bada eta osteguna dela pentsatzen baduzu, egutegia begiratzean zure akatsaz ohartzen zara eta zure gainean zerua irekitzen da. Asteratea bada ordea, eta zu asteazkena dela pentsatzen ari ba...


Trailerra ikusi bezain pronto sartu zitzaidan gogoa Where The Wild Things Are filma ikusteko. Spike Jonze zuzendari amerikarraren azken lana da eta “Being John Malkovich” eta “Adaptation” bezalako filmeen ostean, kontuan hartzeko tipoa iruditzen zitzaidan. Where The Wild Things Are haurrentzako liburu batean oinarritua dago. Berez, Maurice Sendak idazle amerikarraren berrogei orriko liburuxka bat besterik ez da baina Jonzek, ausardia osoz, luzemetraia bat egiteko erronka hartu zuen. Bertan, haur bat guztiok barnean ditugun munstroekin topatzen da haserraldi baten ostean eta hauekin elkar...


Azken iruzkinak