Arau sozialak

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-29 10:09

Soziolinguistika mikroan arau sozialak behin baino gehiagotan aipatu izan ditugu (domestikoak, aldiz, horiek irauli nahi ditu). Baina zer demontre dira arau sozialak? Arau sozial baten ezinbesteko elementua da portaera bat ohiko bihurtzea, portaera bat behin eta berriro errepikatzea. Horrez gain, arau sozialak berekin dakartza zigorrak. Hau da, talde bateko kideek besteengandik portaera bat espero dute, eta portaera hori gertatzen ez bada, zigorrak aplikatuko dituzte. Baina ez hori bakarrik. Arauak ere sariak dakartza portaera errepikatzen dutenentzako. Egile batzuek, ostera, esaten dut...