Arau sozialak
Soziolinguistika mikroan arau sozialak behin baino gehiagotan aipatu izan ditugu (domestikoak, aldiz, horiek irauli nahi ditu). Baina zer demontre dira arau sozialak?
Arau sozial baten ezinbesteko elementua da portaera bat ohiko bihurtzea, portaera bat behin eta berriro errepikatzea. Horrez gain, arau sozialak berekin dakartza zigorrak. Hau da, talde bateko kideek besteengandik portaera bat espero dute, eta portaera hori gertatzen ez bada, zigorrak aplikatuko dituzte. Baina ez hori bakarrik. Arauak ere sariak dakartza portaera errepikatzen dutenentzako.
Egile batzuek, ostera, esaten dute arauek ez dutela kanpoko zigorrik behar eraginkorrak izateko. Izan ere, batzuetan arauak ez-betetzeak guregan emozio negatiboak eragin ditzake eta horrek araua betetzera ere eramaten gaitu. Kasu horretan, zigorra barnekoa litzateke, subjektiboa.
Eta … amaierarako utzi dut galdera nagusia: zelan sortzen dira arau sozialak? zelan aldatu daitezke arau sozialak? nork sortu ditzake arau sozialak? Erantzunik ez dut, baina post honetan zerbait marrazten saiatu nintzen.
Iruzkinak
Iker Salaberria Urkizu 2016-03-01 10:28 #1
Hara! antzeko burutazioak izan ditugu: http://kanalak.berria.eus/euskara/kolaboratzaileak/360/arau_sozialak.htm
Utzi iruzkina: