Maquetadoresen irakurri berri dut frantziar egunkariak kirol-saila berritu egin duela. Adibide gisa, azala duzue hemen:Lehen begi-kolpean behintzat, ezin ukatu beste egunkari (mirestu) baten kirol-saila gogorarazten digula, ezta?Dena den, Le Figaroren berrikuntza hobeto ikusi nahi duenak, PDF hau eskuratu dezake, gaur bakarrik antza denez.


Aurrekoan aipatu nuen Quark-en komeriak bere nortasun-irudi berriarekin. Beste logotipo pila baten klona zela ikusita, sei hilabeteren buruan beste berri bat aurkeztu zutela... Eskerrak zirkorik ez duela Quark-ek, bestela, badakizue zer gertatuko litzaiokeen nanoekin. Zer deritzozue antzekotasun honi?