Kategoria: alesbes
Gaur, hilak 31, Kadreita eta Alesbesen arteko derrigorrezko lur eremuen desjabetzeen akten altxamenduei hasiera eman zaio. Goizeko 9:20etatik aurrera lur kaltetuen jabeak deituak izan dira aipaturiko aktak sinatzera Kadreitako udaletxean. Azpiegitura honen eraikuntzarako betebehar legalen hasieraren aurrean, AHT Gelditu Elkarlanak udaletxearen aurrean protesta elkarretaratzea burutu du, beharrezko ez den proiektu xahutzaile eta txikitzaile honekiko bere errefusapena adierazteko. Elkartutakoek, paiaso - politikariz mozorroturik, “Mas que un circo, esto es un robo. Ni una robada para el TAV” ...