Nafarroako AHT-rentzako derrigorrezko desjabetzeen hasieraren kontrako protestaldia
Gaur, hilak 31, Kadreita eta Alesbesen arteko derrigorrezko lur eremuen desjabetzeen akten altxamenduei hasiera eman zaio. Goizeko 9:20etatik aurrera lur kaltetuen jabeak deituak izan dira aipaturiko aktak sinatzera Kadreitako udaletxean. Azpiegitura honen eraikuntzarako betebehar legalen hasieraren aurrean, AHT Gelditu Elkarlanak udaletxearen aurrean protesta elkarretaratzea burutu du, beharrezko ez den proiektu xahutzaile eta txikitzaile honekiko bere errefusapena adierazteko. Elkartutakoek, paiaso - politikariz mozorroturik, “Mas que un circo, esto es un robo. Ni una robada para el TAV” lelodun pankarta zabaldu dute.
Informazio osoa Iruñerriako AHT Gelditu Elkarlanako webgunean. Argazki gehiago Ekinklik taldearen webgunean. Gara egunkarian irakurri dezakezu berria, eta bideo bat ikusi ere. Sustrai Erakuntza fundazioak berria jarri du ere bere webgunean, non derrigorrezko desjabetzeen prozesua azaltzen du, eta AHTren zati honen inpaktuak ere.
Mientras tanto Yolanda Barcina, presidenta del Gobierno de Navarra, ha anunciado que realizará recortes en varias de las áreas del gobierno, a la vez que anunciaba el inicio de las obras del TAV, en las cuales se ve que no tiene intención de recortar nada (Diario de Noticias, Diario de Navarra):
En el primero de los ejes, la generación de puestos de trabajo, Barcina se ha referido al inicio de las obras del Tren de Alta Velocidad, previstas para las próximas semanas, una vez adjudicado el tramo de 8,5 kilómetros entre Cadreita y Villafranca, con un importe de 30 millones de euros. Su construcción generará cientos de empleos directos y el mantenimiento de muchos más, en lo que respecta a empresas proveedoras de materiales y de servicios.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: