Kategoria: aldarea
BERRIA, 2013-02-23 Julio Nuñezen lantaldeak hiriaren izena agertzen den aldare bat aurkitu du harresietatik kanpo Jon Rejado Gasteiz Iruña-Veleia bataiatuta dago. Plinio Zaharraren idazkiei esker edota beren buruak veleiatartzat jotzen zituzten pertsonen idazkiei esker, ezaguna zen Zadorraren meandro baten babespean kokatutako erromatar hiriaren izena. Ordea, gaur egun bertan lanean ari den lantaldeak hiriaren izena duen objektu bat aurkitu du. Aldare bat. Veleia izena lekuan bertan agertzen den lehen aldia dela nabarmendu du Julio Nuñez aztarnateg...