Kategoria: ahtri_ez
Hiri Segurtasun ataleko buruak agindu zien iaz lurraldeetako Ertzaintzako buruei Auzitegi Nazionalera bidaltzeko auzi horiekUrbinako zortzi atxilotuei terrorismo delituen protokoloa ezarri zieten IÑAKI PETXAROMAN. Donostia.Abiadura handiko trenarekin (AHT) zerikusia duten ekintzak terrorismotzat jotzeko agindua eman du Ertzaintzak. Hiri Segurtasun ataleko buru Gervasio Gabirondo Fernandezek idatzizko agindua igorri zien iazko abuztuan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ertzaintzako buruei. BERRIAk eskuratu du agiria. Hartan, Ertzaintzak protokolo bat ezartzen du kasu horietarako, eta, besteak...
Lehengunean esan nuen gabonetan idatziko ez nuela ia, baina goizetan irratiarekin batera esnatzeak odola kiskaltzen dit. Orain AHTaren kontrako plataforma da eraso guztien helburua. Bere aldetik atentatuaren balorazio etikoa espero izan da, are gehiago, oso ardura handia egotzi zaio. Plataforma hau eratzen duten pertsonek atentatua egin izan balute bezala. Baina ez da horrela eta, beraz, ez dute ETAk egindakoaren erresponsabilitatea bere gain hartzeko inolako beharrik. Zergatik egin behar du AHT Geldituk inolako balorazio edo juizio etikorik? Nire ustez, ez dago horretarako arrazoi bat bera...