Kategoria: adriano
Nagore Irazustabarrena (ARGIA, 2008-VI-22) Erroma, K.o. II. mendea. Adriano enperadore izendatu zutenetik inperioko moda aldatu egin zen: gizonezkoengan, joera berria bizarra izatea zen. Baina horren aurretik erromatarrek bizarra moztu ohi zuten. Eta ez ziren aurpegiko nahiz gorputz osoko ileak kentzen lehenak izan. Gizakiak, ebakitzeko tresnak asmatu zituztenetik, ileak mozten edo kentzen hasi ziren. Esaterako, Danimarkan K.a. 1500-1200 urteen inguruko kobrezko labana aurkitu dute: irudi mitologikoak dauzka grabatuta, eta ilea mozteko erabiltzen zutela uste dute adituek. Hori...