Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...