LARUNBLAI

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 10:12

Aurten ere LARUNBLAI martxan jarri da, Burlata, Olazti, Antsoain, Aranguren, Berriozar, Irurtzun eta Zubirin; aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Haien euskararen erabileran eragiteko programa da larunblai eta honetaz gain, balioetan eragiten duen programa, beti ere ongi pasatzea helburu nagusi izanik!!Izen emate epea zabalik dago oraindik, beraz interesa izan ezkero, deitu Topagunera hurrengo telefonoetara: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.org3blairi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu bideoan! Untitled from 3b...


ISEKA

3blai 1456130410810 3blai | 2012-10-18 09:09

Aurten ere ISEKA martxan da!!! Uharte eta Olaztin taldeak eratzen ari gara baina oraindik izen emate epea zabalik dago, beraz izen eman nahi baduzu eta asteburu aspergarriei iseka egin nahi badiezu.... deitu Topagunera: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.orgInformazio gehiago izateko, ikusi bideoa!


MATRIKULAZIO KAPAINA

1
3blai 1456130410810 3blai | 2011-09-13 13:44

ISEKAKO izen emate epeak: irailaren 26tik urriaren 4a bitarte.LARUNBLAIKO izen emate epeak: irailaren 19tik 27a bitarte.


ZER DA 3BLAI?

1
3blai 1456130410810 3blai | 2011-09-13 13:23

3Blai, haur eta gazteei zuzendutako asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena. Larunbat arratsaldetan biltzen dira 16:30etatik, 18:30etara eta era guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte: eskulanak,jolas antolatuak, kirola, irteerak, kanpaldiak, beraiek proposatutako ekintzak...Haurrak adinaren arabera banatzen dira eta herri bakoitzean erritmo ezberdinetan garatzen joan den egitasmoa da, herri bakoitzaren behar eta baliabideen arabera.Egitasmoan sartu den herri bakoitzak gurekin kontrastatuta nondik hasi erabaki du:haurrekin (8-...