Luistxo Fernandez izan zen aurreko batean Eskoriatzako HUHEZI fakultatean hitzaldi bat ematen. Sustaturen sortzailea hainbat proiektutan sartuta dago, baina hitzaldi honetan Tagzaniari buruz hitz egin zuen batez ere. Harritu ninduen Tagzania bigarren mailako proiektu bezala sortu dela jakiteak. Denbora librea erabiltzen dute Tagzania hobetu eta garatzeko. Web gune hau munduan dagoen bigarren bisitatuena da. Bertan munduko edozein lekutako mapak ikus daitezke eta edozein toki bilatzeko erabilgarria da. Etorkizunean, gainera, posible izango omen da Tagzaniatik mapak jaitsi eta norberar...
Interesgarria iruditzen zait Firefoxaren asuntu hori. Interesgarria iruditzen zait, batez ere, euskaraz erabiltzeko aukera ematen duelako. Nik ez dut sekula erabili Firefoxa, Explorerra erabiltzen dut, nahiz eta noizbait probatuko dudala uste dudan. Probatzeagatik ez baitut ezer galduko. Hala ere, eta Firefoxa ezagutzen ez dudan arren, pentsatzen dut arazoren bat ere izango duela. Artikuluan dena ona duela jartzen du, eta ez du akats bakar bat ere aipatzen. Firefoxak bere alde onak izango dituela garbi dago, baina zerbaitengatik erabiltzen du jende gehienak Explorerra. Nire inguruan behintz...
Flickr, youtube eta Blogger dira, besteak beste, internetek bizi duen aro berriko zerbitzu modernoak. Zerbitzu hauek internautei askatasuna eta boterea ematen dieten bezala, beraien sortzaileen poltsikoa bete eta berotzen dute. Hala ere, sortzaileen asmoa ez zen, hasiera batean, zerbiztu hauei esker dirudun egitea; beren frustrazioak eragindako fruitu dira zerbitzuok. Elkarri bideoak bidali nahi eta ezin zutenen desesperazioaren ondorioz sortutako zerbitzuak dira, nahiz eta azkenean hauei esker dirudun egin diren. Zerbitzuren bat asmatu beharko dugu, ea guri ere antzeko zerbait gertaz...
Tim O´Really , Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea eta “informatikaren gurua” bezala ezagutua, Euskal Herrian egon zen orain dela gutxi fenomeno horri buruzko hitzaldi bat ematen. Britaniarraren egonaldia Berria egunkariak aprobetxatu zuen honi elkarrizketa bat egiteko. Web 2.0 delako hau ulertzeko, errazena flickr( argazkiak igo eta ikusteko tokia), Wikipedia (entziklopedia erraldoia) edo youtube( bideoak igo eta ikusteko tokia) bezalako plataformak aipatzea da. Definizioz, “Web 2.0 bezala kontsideratzen dira edonori parte hartzeko aukera emanez eta informazioa elkartrukatu eta osatzeko auker...
SPAM: Zabor-posta izenaz ere ezagutzen dira. Hartzailearen baimenik gabe bidalitako mezuak dira eta mezu horiek, orokorrean, helburu komertziala izaten dute; biktimak engainatuz etekin ekonomikoa helburu duten mezuak ere ohikoak dira. Hasieran, posta elektroniko eta eztabaida taldeetan aurkitzen zen zabor-posta, baina gaur egun blogetan, foroetan, bat-bateko mezularitzan eta beste zenbaitetan ere azaltzen da. Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako artikuluan spamei buruz hitz egiten du. Garbiago esanda, kexu da bere korreo elektronikora spamak iristen zizkiolako. Eta berak ez dio inor...
Gaurkoan Irene Arrarats, Berriako euskara zuzentzailea, izan dugu Huheziko Fakultatean hitzaldia ematen. Berriak duela gutxi kaleratutako estilo liburuari buruz hitz egitera etorri da Irene. Arraratsek dioenez “liburu hau desberdina, berezia eta bakarra da “. Gainera, azpimarratu zuen egunkari bakoitzak bere printzipioak eta nagusiak dituen bezala , bakoitzak bere idazteko era daukala, bere estilo propioa, eta estilo liburu hau “ Berria egunkariaren hizkeran ” aurkituko dugula, hau da, “ hizkera argi, zuzen eta erakargarrian ”. Estilo liburu hau norbanakoaren dudak azaldu eta idazt...
Iban Arantzabal Elgetarrak Eskoriatzako Huhezi Fakultatean hitzaldia eman zuen Azaroaren 8an. Internet, editore lanak eta blogei buruz aritu zen Arantzabal. Ikaskideon artean antzeko iritzia izan genuen orokorrean: hitzaldia, berez, interesgarria izan zen baina gauza bera hainbestetan entzun ondoren asko aspertu ginen. Izan ere, horrelako hitzaldi asko jaso ditugu Huhezin gaudenetik, eta gehienetan gauza oso antzekoak errepikatzen dira. Blogei buruzko hitzaldi asko ematera etorri dira eta egia da azkenean nekatu egiten duela horrek. Hala ere, esan bezala, hitzaldia berez interesgarria izan...
Zati honetan bost blog interesgarri aipatuko ditut. Blog dibertigarrien bila ari bazara, adi datozen lerroei. Lehenik eta behin, THE INDEZENTS bloga aipatu beharko dut. Nire ikaskide batek sorturiko bloga da eta duela gutxi Sustatu saria irabazi zuen bertako artikulu batekin. Imajinazio askoko bloga eta benetan dibertigarria. Beste ikaskide batzuen artikuluak ere badaude blog horretan eta batzuk benetan interesgarriak dira. Aspertzen denean, inspiratu eta bere barnean duen imajinazio eta erokeria guztia ateratzen du Mikelek, horrelako gauzak egiteko gai delarik. Barre aunitz egingo d...
Blog hau eskolako lanak egiteko erabiliko det soilik, beraz bestelako gauzarik ez da egongo.