FIREFOX
Interesgarria iruditzen zait Firefoxaren asuntu hori. Interesgarria iruditzen zait, batez ere, euskaraz erabiltzeko aukera ematen duelako. Nik ez dut sekula erabili Firefoxa, Explorerra erabiltzen dut, nahiz eta noizbait probatuko dudala uste dudan. Probatzeagatik ez baitut ezer galduko. Hala ere, eta Firefoxa ezagutzen ez dudan arren, pentsatzen dut arazoren bat ere izango duela. Artikuluan dena ona duela jartzen du, eta ez du akats bakar bat ere aipatzen. Firefoxak bere alde onak izango dituela garbi dago, baina zerbaitengatik erabiltzen du jende gehienak Explorerra. Nire inguruan behintzat Explorerra erabiltzen dute denek.
Hala ere, lehen esan bezala, probatzeko bakarrik bada ere, erabiliko dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: