BLOG INTERESGARRIAK

cardozo 1456131839332 Cardozo | 2007-01-08 15:36
1

Zati honetan bost blog interesgarri aipatuko ditut. Blog dibertigarrien bila ari bazara, adi datozen lerroei.

 

Lehenik eta behin, THE INDEZENTS bloga aipatu beharko dut. Nire ikaskide batek sorturiko bloga da eta duela gutxi Sustatu saria irabazi zuen bertako artikulu batekin. Imajinazio askoko bloga eta benetan dibertigarria. Beste ikaskide batzuen artikuluak ere badaude blog horretan eta batzuk benetan interesgarriak dira. Aspertzen denean, inspiratu eta bere barnean duen imajinazio eta erokeria guztia ateratzen du Mikelek, horrelako gauzak egiteko gai delarik. Barre aunitz egingo duzu bertan sartuz gero. Irakurri!

 

Beste ikaskide batek egindako bloga OPUS NIGRUM da. Bertan ere artikulu oso interesgarriak aurki daitezke. Tranpadun zigarrokin bat edo beste erre ostean sartzen zaio mutil honi inspirazioa. Artikulu interesgarriez gain, bideoren bat edo beste agertzen da blog honetan, Besiktaseko zale eroen ikuskizunarena adibidez. Latza.

 

MOTOR SPORT da beste blog interesgarri bat. Kirola eta kotxe karrerak gustatzen bazaizkizu, dudarik ez izan hemen ondo pasako duzula. Batez ere karreren inguruko bideo, argazki eta komentario oso onak ikus daitezke blog honetan.

 

Beste blog interesgarri bat BE WATER MY FRIENDS da. Bertan ere artikulu barregarri eta dibertigarriak aurki daitezke. Azken aurreko artikulua, adibidez, barregarria da  : “be tinto my friends”.

 

Azkenik, nire bloga aipatuko dut. Umila eta objektiboa izango naiz eta aurretik aipatutako blogak nirea baino interesgarriagoak dira, baina futbola eta musika gustatzen bazaizu baliteke blog honekin momenturen batean entretenitzea. TORDO9 izena du blogak.

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-09 08:28 #1

Eskerrik asko blog gomendioengatik, baina eskertuko nizuke loturak jartzea blog horietara joateko, hori egitea ahaztu zaizu-eta.<br />


Utzi iruzkina: