LUISTXO FERNANDEZ HUHEZIN

cardozo 1456131839332 Cardozo | 2007-01-23 17:07
1

Luistxo Fernandez izan zen aurreko batean Eskoriatzako HUHEZI fakultatean hitzaldi bat ematen. Sustaturen sortzailea hainbat proiektutan sartuta dago, baina hitzaldi honetan Tagzaniari buruz hitz egin zuen batez ere.

Harritu ninduen Tagzania bigarren mailako proiektu bezala sortu dela jakiteak. Denbora librea erabiltzen dute Tagzania hobetu eta garatzeko. Web gune hau munduan dagoen bigarren bisitatuena da. Bertan munduko edozein lekutako mapak ikus daitezke eta edozein toki bilatzeko erabilgarria da.

Etorkizunean, gainera,  posible izango omen da Tagzaniatik mapak jaitsi eta norberaren GPS- an sartzea. Hau izugarrizko aukera izango da, artxibo hauek erostea oso garesti ateratzen baita.

ane

ane 2007-01-23 19:04 #1

<p>kaixo! Luistxoren inguruko artikulua egin behar al da? ni 1.go mailako ikaslea naiz eta ez dakit berak agindu zuen edo batzuk nahi duzuelako ari zareten egiten. oso jende gutxik egin baituzue eta Joxeri ez nion horri buruzko ezer esaten entzun eta ez dakit....</p>

<p>azkenego momentuan dana egiten ala? jeje! igartzen da ez zaretela 1.go mailakoak guk orain dena txintxo-txintxo egiten dugu ez dakigulako egin ezean edo berandu eginez gero zer pasako zaigun! Baina behin Huhezi etxe moduan hartzen dugunean... akabo!!!!</p>

<p>zorte on azterketetan!</p>


Utzi iruzkina: