IRENE ARRARATSEN HITZALDIA

cardozo 1456131839332 Cardozo | 2007-01-08 16:34
1

Gaurkoan Irene Arrarats, Berriako euskara zuzentzailea, izan dugu Huheziko Fakultatean hitzaldia ematen. Berriak duela gutxi kaleratutako estilo liburuari buruz hitz egitera etorri da Irene.

Arraratsek dioenez “liburu hau desberdina, berezia eta bakarra da “. Gainera, azpimarratu zuen egunkari bakoitzak bere printzipioak eta nagusiak dituen bezala , bakoitzak bere idazteko era daukala, bere estilo propioa, eta estilo liburu hau “ Berria egunkariaren hizkeran ” aurkituko dugula, hau da, “ hizkera argi, zuzen eta erakargarrian ”.

 

Estilo liburu hau norbanakoaren dudak azaldu eta idazteko baliabideak lantzeko sortu dute, hau da,  “irakurleari laguntzeko ”. Hau posible egiteko liburua zazpi zatitan banatu dute: deontologia, informazioa eta interpretazioa, idazkuntza, ortotipografia, onomastika, hiztegia eta hitz zerrendak.

 

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-01-28 19:45 #1

Hau zer da, Jon Arriagak idatzitakoaren “refrito” bat?<br />


Utzi iruzkina: