IBAN ARANTZABALEN HITZALDIA

cardozo 1456131839332 Cardozo | 2007-01-08 16:16

Iban Arantzabal Elgetarrak Eskoriatzako Huhezi Fakultatean hitzaldia eman zuen Azaroaren 8an. Internet, editore lanak eta blogei buruz aritu zen Arantzabal. Ikaskideon artean antzeko iritzia izan genuen orokorrean: hitzaldia, berez, interesgarria izan zen baina gauza bera hainbestetan entzun ondoren asko aspertu ginen. Izan ere, horrelako hitzaldi asko jaso ditugu Huhezin gaudenetik, eta gehienetan gauza oso antzekoak errepikatzen dira. Blogei buruzko hitzaldi asko ematera etorri dira eta egia da azkenean nekatu egiten duela horrek. Hala ere, esan bezala, hitzaldia berez interesgarria izan zen eta gauza berri batzuk entzuteko aukera ere izan genuen, Firefoxarena adibidez. Exploreraren ordezkoa dela esan daiteke, eta euskaraz erabili daiteke. Interesgarria.


Utzi iruzkina: