SPAMEI BURUZ

cardozo 1456131839332 Cardozo | 2007-01-08 16:54

SPAM: Zabor-posta izenaz ere ezagutzen dira. Hartzailearen baimenik gabe bidalitako mezuak dira eta mezu horiek, orokorrean, helburu komertziala izaten dute; biktimak engainatuz etekin ekonomikoa helburu duten mezuak ere ohikoak dira. Hasieran, posta elektroniko eta eztabaida taldeetan aurkitzen zen zabor-posta, baina gaur egun blogetan, foroetan, bat-bateko mezularitzan eta beste zenbaitetan ere azaltzen da.

Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako artikuluan spamei buruz hitz egiten du. Garbiago esanda, kexu da bere korreo elektronikora spamak iristen zizkiolako. Eta berak ez dio inori eman bere helbide elektronikoa.  Ziurrenik, sinadura bilketa tranpa batean emango zizkion datuak erakunderen bati eta gero honek mezua bidali dion erakundeari. Kontuz ibili behar da, beraz, edozein tokitan norberaren datuak eman gabe. Horrela arazoren bat edo beste saihestuko dugu.

 


Utzi iruzkina: