WEB 2.0
Tim O´Really , Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea eta “informatikaren gurua” bezala ezagutua, Euskal Herrian egon zen orain dela gutxi fenomeno horri buruzko hitzaldi bat ematen. Britaniarraren egonaldia Berria egunkariak aprobetxatu zuen honi elkarrizketa bat egiteko. Web 2.0 delako hau ulertzeko, errazena flickr( argazkiak igo eta ikusteko tokia), Wikipedia (entziklopedia erraldoia) edo youtube( bideoak igo eta ikusteko tokia) bezalako plataformak aipatzea da. Definizioz, “Web 2.0 bezala kontsideratzen dira edonori parte hartzeko aukera emanez eta informazioa elkartrukatu eta osatzeko aukera eskainiz, elkarlanean aritzeko modua ahalbidetzen duten webguneak. Esate baterako, Wikipedia Web 2.0 tresna bat da, del.icio.us edo Google Maps diren bezalaxe.”
Sekulako sarea sortu da interneten baliabide hauek direla eta, munduko milioika eta milioika pertsona elkarlanean-edo jarriz. Eta orain Web 3.0 fenomenoa sortuko dela diote, orain arteko baliabide guztiak zaharkituko dituen fenomenoa, egin kontu…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: