GURE TXOKOA

NORK DIO EZIN DUGULA MUNDUA ALDATU???

4. ATALA

3
4. ATALA GURE TXOKOA | 2007-03-07 16:34

Bueno kontzentra gaitezen, Luiza Fernandaren atal garrantzitsu bat idaztekotan etorri naiz eta azkenean behar ez ditudan gauzak idazten bukatzen dut eta. Ea ba.... Luiza Fernanda agureari besarkatuta zegoela Mikel sartu zen tabernan... Gure Luifek ezin zuen lizun hori gainetik kendu, gezurra zirudien, ain babesgabea zirudien hurrutitik eta horain gertutik.... Luiza Fernandak ahalegin guztiak egiten ari zen olagarro horrengatik askatzeko. Indarra egin eta alferrik, edadetu hura bera baino indartsuagoa zen, eta zerbait egin beharra zuen Mikel geroz eta gertuago baitzegoen. Baina nola egin ask...


3. ATALA

3
3. ATALA GURE TXOKOA | 2007-02-26 15:01

Nun utzi genun aurreko atala... a bai, Mikel bere bihotzeko azukre koxkorra arbelea juteko atera zula irakasliak. Ba, bai! Egia zen gertatzen ari zena ez zen amets gaizto bat. Ezin zen ezer okerragorik gertatu. Horrelako egoeratan oroitzen zen ordura arte gertatu zitzaizkion barbaridade guztiak: 12 urte bete zituenean urtebetetzetako festetan ama txerriz mozorratu zeneko hura, Oskorriren ain famatua zen abesti hura kantatzen, eta aita kartoizko zubie eutsitzen....(norbaitek erori behar zuen, baina ez zen txerria izan, bere erreputazioa baizik); kilometrotara joan eta behingoz ligatzea ...


2. ATALA

2
2. ATALA GURE TXOKOA | 2007-02-19 13:19

Luiza Fernanda bere etxean dago, esnatu berria da eta ez daki zer jantzi dezakeen klasera joateko: - Gona... ez euria ari du eta ez ditut zapatak gonarekin ondo doazenik! Zer dela eta erosiko nuen nik gona madarikatu hau? Bai, errebajetan zegoelako eta hain polita zirudien han zintzilik, bakarrik.... Baina noski etxera etortzean, ba errealitatea beste bat bihurtu zen, gona horretan ezin sartu... eta bapatean arropa horri buruzko iritzia guztiz aldatu zitzaion. Jada ez zuen soinean jantziko ez zitzaidalako kolore gorria ongi geratzen, eta horrela ba gure Luiferi kolore gorria gustuko izate...


Historio hau Euskal Herrian gertatzen da bereziki, hain leku turistikoa den Usurbil herrian. Bertakoa da gure protagonista, Luiza Fernanda (abixo: Mai ez emozionau ze zu etzea protagonista), 20 urteko neska bat. Bere ametsa lortzeko bidean ibili da bere bizi osoa, baina arazo bat du, ez daki zein den bere ametsa! Laster aurkituko ditu gustuko izango zaizkion hainbat ekintza, baina ez zaio bat bera ere ongi emango. Horrelako egun berezi horietako batean, Luife-k idazle izan nahi duela erabakitzen du eta bere lehenengo liburua Ligatzeko Teknika Desberdinak izan behar duela otu zaio.Horretarak...


KAIXO BERRIZE!!!!! BO OAINGUAN EZTEZUE IMAGINAUKO ZERREKIN SORPRENDITUKO DIZUEDAN!!! BA KULEBROI ITAKO BATEKIN!!!!!!!!!! jejeje BAÑO LASAI NERIA ASKOSE INTERESANTEGUA IZANGOATA TA EZTA NIK ASMATUTAKUA DALAKO.... jeje


GU, INUZENTEAK?

GU, INUZENTEAK? GURE TXOKOA | 2007-02-13 14:04

Iepa jente!!! Beno gaurko gaia erabakitzeko orduan zenbait arazo izan ditut, baina uste dut azkenean egokiena aukeratu dudala. Lehengo egunean ETB1en botatzen dituzten dokumental bikoiztu horietako bat ikusten egon nintzen (ia eguerdiro egiten dudan bezala, zeren BAI! NIK DOKUMENTAL HORIEK IKUSTEN DITUT!!!) eta horaingoan Afrikako pobreziari buruzkoa zen. Askotan entzun dugu hirugarren munduko pobreziari buruz, baina ba al daki inork zehatz zer gertatzen den? Inor izango al litzateke gai beraien pobreziaren hainbat arrazoietako baten bat botatzen? Egia esan ni ere ez naiz gai denak esateko...


PRINTZE URDINAK

PRINTZE URDINAK GURE TXOKOA | 2007-02-03 17:38

Neska guztiak gabiltza gure printze urdinaren bila. Txikitatik esanten digute emakumeok senarra aurkitu eta familia zaintzeko gaudela. Guraso batzuk liberalagoak dira beste batzuk baino "zure etorkizuna begiratu behar duzu, beste norbaiten menpe ez bizitzeko". Baina errealitatea beste bat da, familian mutil laguna duzulaz jabetzen badira, akabo!! Familiako bazkari guztietan gai bera izango da, eta noski, galderez itoko zaituzte. Baina galderak ez dira izango ea zintzoa den edo atsegin duzun edo zer nolako gauza politak esaten dizkizun jakiteko... baizik eta, ea ikasten edo lanean ari den (e...


SARRERA

1
SARRERA GURE TXOKOA | 2007-02-03 16:58

Iepa kuadrilla!!! Abentura berri bati hasiera emateko prest nator. Zergatik ditugu hainbeste tabu gizarte honetan, zergatik saiatzen gara horiek ezkutuan mantentzen. Utz ditzagun ipokresiak alde batera eta aldarrika dezagun egia jakiteko eskubidea. Gu, gazteok, gara etorkizuna eta beraz, zein mundutan bizi garen jakin beharra dugu etorkizunean aurrera joan nahi badugu behintzat. Alde batera utz ditzagun gai serioak, momentuz behintzat, eta niri buruz hitz egiten hasiko dut gure txoko berezi hau (ondoren zuek zuei buruz zertxobait idatziko duzuen esperantzarekin, horrela elkar ezagutzen joan...