2. ATALA

2. ATALA GURE TXOKOA | 2007-02-19 13:19
2

Luiza Fernanda bere etxean dago, esnatu berria da eta ez daki zer jantzi dezakeen klasera joateko:

- Gona... ez euria ari du eta ez ditut zapatak gonarekin ondo doazenik! Zer dela eta erosiko nuen nik gona madarikatu hau? Bai, errebajetan zegoelako eta hain polita zirudien han zintzilik, bakarrik....

Baina noski etxera etortzean, ba errealitatea beste bat bihurtu zen, gona horretan ezin sartu... eta bapatean arropa horri buruzko iritzia guztiz aldatu zitzaion. Jada ez zuen soinean jantziko ez zitzaidalako kolore gorria ongi geratzen, eta horrela ba gure Luiferi kolore gorria gustuko izateari utzi zion. Kontua da, bazituela galtza pare bat kolore berekoak eta horiek sartzen zitzaizkion, beraz, kolore gorria ez zitzaion gustatzen gonetan bakarrik.

- Galtza beltzak jantzi ditzazket niki urdin horrekin, baina jertsea... ba, jertserik gabe, txamarra luzea jantziko dut, hotz eginten du eta kanpoan.

Dutxa bero bat hartu eta gosaldu ondoren pronto zegoen klasera joateko. Zain izango zuen ordurako bere lagunik onena Amelie, alboko fakultatean ikasten zuenez batera joaten ziren.

Luiza Fernandak, bere gelakidea zen Mikel oso atsegin zuen, baina berarekin hitz egitera hurbiltzen zen bakoitzean desgrazia bat gertatzen zen. Lengo astelehenean, hurrutigira joan izan gabe, eserlekuan eserita zegoela berari begira, hurak bira eman eta hitz egiten hasi zitzaion, noski, gure inuxenteak pentsatzen zuen berarekin ari zela eta ez bere atzean eseritza zegoen Ikerrekin. Gaixoak sekulako kortea pasa zuen, noski bera barrezka hasi zen eta zer esanik ez Iker tipo prepotente, gixajo, inuzente....hori.

Baina okerrena ez zen hori izan, izan ere, irakasleak arbelera atera zuen Luife problema bat soluziona zezan, eta zein izan zen zoritxarra, non borradorea hartu zuenean arbelekoa borratzeko eta erantzuna idatzi ahal izateko (ongi baitzekien erantzuna zein zen, behingoz ongi geratuko zen esperantza zuen Luifek), eta atxis! Doministiku egin zuen, hautsak eraginda. Sekulako muki berdea geratu zitzaion zintzilik eta ez zuen inongo klinesik hura kentzeko, eta arbelari bergira zegoen eta ezin zuen bira eman bestela klase guztia ohartuko zen, eta eserlekura itzultzen bazen denek pentsatuko zuten ez zekiela erantzuna, baina ez bazen esertzen lurreraino ailegatuko zen muki amaigabe horietako bat bezala bihurtuko zela pentsatzen zuen. Zer egin zezakeen? Ba lehenik erantzuna idazten saiatu zen, baina berriro ere askurea sartu zitzaion sudurren eta beste doministiku batekin arbelean itsatsita geratu zen bere zuritxarreko ondakin horiek. Horrela beintzat ez zuten ikusiko mukiak zintzilik zituenik.

Bere eserlekura itzuli zen erantzuna eman ondoren, gustora. Ez zen oroitzen irakasleari utzitako oparitxoaz arbelean. Bazirudien irakaslea ez zela ohartu, ordea, eta bere dignidadea oraindik ere salbu zegoela uste zuenean irakasleak arbelera deitu zuen bere bihotzeko Mikel. Hura zen zoritxarra, bertan hilko zela uste zuen, ez zen posible....

JARRAITUKO DU... EZ DALDU HURRENGO ATALA

Maddi

Maddi 2007-02-21 10:24 #1

Too much goenkale !
ale segi horretan !
anttonik egin eban lastosko zubixeee andikan pasateko bera ta txerrixeeee asi san pasaten da jausi san subixeeeee , anttonik artu eban kristoren ostixeeee!1

anetxu

anetxu 2007-02-22 13:16 #2

esti komo andamos, jejeje, se te va la pelota eee.

zmz wapisima?? txusta naiz. jeje maddi eztizut ezautzen baƱo zure komentariyuengatik de, se te va un poko la pinza, jeje, earrak juntau zeate. benga esti, ya ansiosak gaude 3. partia irakurtzeko. KE PASOOOOOO LUISA FERNANDAAA!!!

latigo esti, muxuk

Utzi iruzkina: