GU, INUZENTEAK?

GU, INUZENTEAK? GURE TXOKOA | 2007-02-13 14:04

Iepa jente!!!

Beno gaurko gaia erabakitzeko orduan zenbait arazo izan ditut, baina uste dut azkenean egokiena aukeratu dudala.

Lehengo egunean ETB1en botatzen dituzten dokumental bikoiztu horietako bat ikusten egon nintzen (ia eguerdiro egiten dudan bezala, zeren BAI! NIK DOKUMENTAL HORIEK IKUSTEN DITUT!!!) eta horaingoan Afrikako pobreziari buruzkoa zen. Askotan entzun dugu hirugarren munduko pobreziari buruz, baina ba al daki inork zehatz zer gertatzen den? Inor izango al litzateke gai beraien pobreziaren hainbat arrazoietako baten bat botatzen?

Egia esan ni ere ez naiz gai denak esateko, baina nire ezjakintasunaren errudun nor da?

  1. Gobernua (gertatzen dena izkutatzen saiatzen delako)
  2. Hedabideak (gobernuaren iruzurraren partaide eta laguntzaile zuzenak direlako)
  3. Gure gizartea (norberaren ongizatean bakarrik pentsatzen delako)
  4. Hezkuntza (txikitatik eratzutsi behar dizkigutelako hainbat balore eta ez gero, ohikoa den bezala, balore horiek ez ditugula jabetzen direnean errudunak gure desinteresa eta berekoikeria direla esatea)
  5. Familia eta lagunartea (mass mediaren zeharkako laguntzaile delako, hau da, hedabideen diskurtsoa sinestu eta gu ere zaku berdinean sar gaitezen ahalik eta pertsuasiboen izaten saiatzen direlako)
  6. GU GEU (ez dugulako onartu nahi zer gertatzen den errealitatean eta manipulatu izatea onartzen dugulako; errazago egiten zaigulako beste alde batera begiratzea eta benetan axola dionari uko egiten diogulako)

Ez gaitezen ipokritak izan eta ez dezagun esan benetan axola zaigula besteen egoerak, ez delako egia. Hala izango balitz benetan, hainbeste kutsatzeko gai izango ginateke? Edo hain kontsumistak izaten jarraituko genuke?

Izan ere, nor ez da izan errebajetan noizpait? Edo nork ez du auto eroso batekin amets egiten, eta auto erosoa diodadenan etxea handia, markako erropa...diot. Eta noski, batzuk dioten bezala "y la paz en el mundo".

Berriro ere joan naiz behar ez nuen bidetik, baina gai hauek berotu egiten naute ....eta... BARKATU!!

Beno esan nahi nuena zera da: pobreziari buruz hitz egiten dugunean edo 3.munduari buruz hitz egiten dugunean lehenengo burura etortzen zaiguna Afrika da, baina ez da bakarra izan ere ia munduko estatu gehienak eta biztanlegoaren %80a miseria gorrian baitago. Herrialde zigortuenen artean Afrika dagoela ezin uka daiteke, baina baita Asia osoa ere, eta hego amerika eta Ozeania eta Bi poloak etab.

Beraien pobreziaren arrazoirik nagusiena gure kapitalismoak sortzen duen desoreka ekonomikoa da, baina ez da arrazoi bakarra. Izan ere, kutsadurak dakarren klima aldaketak duen eraginaren ondorioz dagoen janari eskasia ere beste arrazoietako bat da, gerra amaitezinak, petroleo edo beste lehengaien (kotoia, harri bitxiak, merkurioa...) esplotazioa, gaixotasun izurrite ikaragarriak (gehienak gizaki zuriak eramanikoak dira), etabar.

Zer deritzozue haurren esplotazioari? Zer erantzun ematen duzue milaka pertsona hiltzen direla pobreziagatik esaten denean uneoro?

Bai seguruenik oso erantzun politak izango direla, baina gu momentu honetan ordenagailu aurrean gaude eta beste "hirugarren munduko" bat hil da...

Adibide bat jarriko dizuet parragure handia ematen didana, beno egia esan ez dakit parragurea edo negargura ematen didan: denok ikusi izan dugu pelikula amerikar tipiko horietako bat, dantzako errege eta erregina aukeratzen diren horietakoa, edo edertasuna neurtzen den lehiaketa horietako bati buruzko historio zentzugabe horietako bat eta galdera bat ezinbesteko bihurtu dela antzeman dezakezue horiek guztietan, honako hau da hain zuzen ere: "¿qué harías si en tu reynado?";eta erantzun zentzugabeagoa oraindik ere, ez baita ezinezkoa ikus daitekeen bezala: "Terminar con el hambre en el mundo y conseguir la paz en el mundo".

Mesedez nork sinestuko luke horrelako astakeriarik? Hain inuzenteak ote dira amerikarrak (eta ez horiek bakarrik, baita pelikula horiek kontsumitzen dugun guztiok ere)?

 


Utzi iruzkina: