PRINTZE URDINAK
Neska guztiak gabiltza gure printze urdinaren bila. Txikitatik esanten digute emakumeok senarra aurkitu eta familia zaintzeko gaudela. Guraso batzuk liberalagoak dira beste batzuk baino "zure etorkizuna begiratu behar duzu, beste norbaiten menpe ez bizitzeko". Baina errealitatea beste bat da, familian mutil laguna duzulaz jabetzen badira, akabo!! Familiako bazkari guztietan gai bera izango da, eta noski, galderez itoko zaituzte. Baina galderak ez dira izango ea zintzoa den edo atsegin duzun edo zer nolako gauza politak esaten dizkizun jakiteko... baizik eta, ea ikasten edo lanean ari den (eta lanean ari bada inongo ikasketarik gabe, jada puntu batzuk kontran izango ditu; baina agian langilea da!!! eta ze axola zaie besteei ikastea gustuko duen ala ez, ez du zertan "kateto" izan behar, agian ikasketarik gabe ere gai askoren inguruan hamaika gauzen berri jakin daiteke!). Autorik baduen, gurasoak zertan egiten duten lan, non bizi den eta ea EUSKALDUNA den edo beste kultura batekoa. Ijitu arrazako mutil batekin maitemintzen banaiz, pekaturen bat egiten ari al naiz edo?
Nork ezartzen ditu arau guzti horiek? Maitasuna ez al da ba itxua?
Nire printzea urdina izan baino GORRIA bada, zer? Nire printzea izango da!!! (eta zergatik izan behar du printzea?)

Iruzkinak
Utzi iruzkina: