4. ATALA
Bueno kontzentra gaitezen, Luiza Fernandaren atal garrantzitsu bat idaztekotan etorri naiz eta azkenean behar ez ditudan gauzak idazten bukatzen dut eta.
Ea ba.... Luiza Fernanda agureari besarkatuta zegoela Mikel sartu zen tabernan... Gure Luifek ezin zuen lizun hori gainetik kendu, gezurra zirudien, ain babesgabea zirudien hurrutitik eta horain gertutik.... Luiza Fernandak ahalegin guztiak egiten ari zen olagarro horrengatik askatzeko. Indarra egin eta alferrik, edadetu hura bera baino indartsuagoa zen, eta zerbait egin beharra zuen Mikel geroz eta gertuago baitzegoen. Baina nola egin askatzeko, eskuak bere olagarro arroen azpian kateaturik baitzegoen.... eta zer egin bere besoen azpitik badituzu zureak eta imaginatu zein alturatan geratzen zitzaizkion eskuak neska gizarajoari... ba bai denek pentsatzen ari zareten horixe egin zuen Luifek, lizun nazkante horri ankatartea ederki eutsi zion. Gizonari arrautzak ahotik irtengo zitzaizkiola iruditu zitzaion ez zen gutxiagorako!!!
Dena galdutzat joa zuenean, Mikelek begiratu eta irrifarre egin zion. Baina zer esan nahi zuen irrifarre hurak? Luifetaz parrezka ari zen ala bera ikusi zuelako alaitu zen???? ai ama hura nahasmena zuena!!!
Horrela ba astea pasa zen eta bertan zegoen asteburua. Larunbat gaua zen eta bere kuadrilakoekin geratua zegoen, farran atera behar zuten, baina horaingoan beste leku berriren bat probatu behar zuetela eta... zentzu batean berak ere aukera bat edukiko zuen bere libururako beharrezko materiala lortzeko (gogoratu ligatzeko tekniken bila zebilela, bilatzen saiatzen zen, baina hobe izango zuen liburuari izena aldatuko balio: ZER EZ DA EGIN EDO ESAN BEHAR LIGATZEKO.
Leku berri hura Bataplan zen, Donostiako "diskotekarik" pijoena. Arazoak izan zituen hasieratik, jantzi egokiak aurkitu zituen, apain apain zegoen alde horretatik, eta noski jantzi ondoren apainago jartzera abiatu zen bere tokadorera (makilatzeko apartatuta zuen mahai dotore horretara, alegia). Bertako ispiluan begiratu zenean zerbait beldurgarriarekin egin zuen topo. ESPINILLA BAT!! Non eta sudur puntan, beste nonbait izan bazen tapatzeko erraztasun handiagoa izango zuen, baina justu puntan izan behar zuen, eta ez zen txikia, prexixamente, hurrutitik desberdindu zitekeen horietakoa zen. Noski denek egiten duguna egiten saiatu zen bera ere (eta ez ukatu zuk ere berdina egiten ez duzunik), granotxo madarikatu horren bi alboetan kokatu zituen behatzak eta ekin zion lanari. Noski behin gauza txuri horretaz desegin zenean, marka gorri ikaragarria geratu zitzaion eta hori tapatzeko sekulako pote piloa eman zuen gainean. Imaginatu nolako aurpegia geratu zitzaion Luiferi, ez zuen nahikoa hurrutitik nabari zitzaion bultutxo horrekin, horain gainera, aurpegi marroia eta lepo, sorbalda eta gainontzeko gorputz guztia txuri txuri zituen. Ez zela asko nabari iruditu zitzaion eta horrela irten zen kalera. Lagunek ez zoiten ezer esan.
Dena ongi zijoan, "taberna" barrura sartzen saiatu zen arte. Zer gertatzen ote zitzaion atezainari (jeje bakit ola eztala esaten, baño enekin nola esan ta... bueno azken finian bakit denek itzuli dezutela, bañooo), baina....

Iruzkinak
ane txusta 2007-03-12 19:06 #1

iepe esti, aspaldiko!!!

zemuz bilbo alde hortatik?? me esta engantxando Luizfen istorieta hauek e,jeje.

beno nere fotologetik pasa tarteka ta zeoxe idatzi ee www.fotolog.com/anetxu4

muxu asko ta segi idazten ;-)

Castro 2007-03-19 18:25 #2

o luizi ,

o luizi ,

what did you did , with your leg betweennnn

o luizi

o luizi

where fernando was drinking a pint...!!!

o luizi

o luizi

you can't make your tongue rule but in irishhhhhxhhhhh!

such a sweet love .

gimme

gimme

gimme

i wanna tooo.

mai 2007-04-03 10:01 #3

tu... noizko 5. atala e? goenkale bezainbeste eztu engantxatzen (entiendeme, goenkale gure droga da jeje) baino joe!!! aspaldi ez dezula kapituloik idatzi!!!

benga a ber gaur klasea etortze zan e?? ze atzo....

Utzi iruzkina: