SARRERA
Iepa kuadrilla!!!
Abentura berri bati hasiera emateko prest nator. Zergatik ditugu hainbeste tabu gizarte honetan, zergatik saiatzen gara horiek ezkutuan mantentzen. Utz ditzagun ipokresiak alde batera eta aldarrika dezagun egia jakiteko eskubidea. Gu, gazteok, gara etorkizuna eta beraz, zein mundutan bizi garen jakin beharra dugu etorkizunean aurrera joan nahi badugu behintzat.
Alde batera utz ditzagun gai serioak, momentuz behintzat, eta niri buruz hitz egiten hasiko dut gure txoko berezi hau (ondoren zuek zuei buruz zertxobait idatziko duzuen esperantzarekin, horrela elkar ezagutzen joan gaitezke).
Ni 18 urtreko neska bat naiz, 1.67m eta goserik pasatzen ez dudan itxura dut jeje. Ile beltza eta luzea eta begi marroiak ditut. Deskribapen fisiko azkar eta kaxkarra da, badakit, baina ez dut uste gehiagoren interesa duzuenik. Ala bai? Ala izango balitz galdetu lasai.
"Denbora librea" gauza asko egiteko aprobetxatzen dut, afizio asko ditut. Horien artean musikak du garrantziarik handiena, pianoa jotzea (14 urte daramatzat eta afizio baino pasio bihurtu da), abestea, txalaparta jotzea, eta bibolina. Arpa ere jotzen badakit, baina ez musika tresna "prexixamente" jeje!! Horietaz gain, argazkigintza eta pintura asko gustatzen zait, baita irakurtzea ere (errekorra 6 ordutan dut, nobela benetan atsegin nuen, baina gero sentitu nuen zorabio sentsazioa ez diot inori gomendatzen, jeje). Masajeak ematea ere asko gustatzen zait, pare bat teknika ikasi ditut, eta teknika berriak ikasten ari naiz orain (baina beti izango da berriren bat ikasteko).
Kirola egitea beste pasio bat dut, bereziki mendira joatea. Kick boxina, bizikleta eta igeri egitea ere asko gustatzen zaizkidan aktibitateen artean daude. Baina inoiz praktikatu dudan kirolik atseginena Bixkor-ekin (+, nire zaldia) mendira joatea zen, bere gainean libre sentitzen nintzen, munduaren jabe izango banintz bezala, inongo konpromezu edo eginbeharrik izango ez banu bezala, txoria bezala LIBRE egan egiteko aukera nuen. Nire urrengo erronka patinetan ibiltzen ikastea da.
Gustuko dudan musika esaten hasi beharko banu ez nuke inoiz amaituko, denetatik entzuten baitut "bakalau" eta "hip hop"a izan ezik. Baina kanta guztietan maiteen honako hiru hauek ditut: Eperrak, Loretxoa eta Hegoak Ebaki Banizkio. Eta orain artean, nirekin eramaten nituen taldeak Su Ta Gar, Idi Bihotz, Betagarri eta Ska-P izan dira nagusienak. Baina ezin aipatu gabe utzi The Who, Beatles, AC DC, Mago de Oz, La Polla, Kaotiko, Berri Txarrak eta nola ez, Mendeku Itxua!!etab.
Usurbilen bizi naiz, esku batean mendia eta bestean herria ditudalarik. Lagunak ere bertakoak ditut, egia esan dena han dut, baita bihotza ere. Aurten izan da lehenengo aldia nire Usurbil maiteatik irten naizela, nora eta Bilbora! Garbi hitz egin dezagun, Bilbo ez dago hain gaizki, baina hainbeste kutsadura artean edonork botako luke faltan aire garbia. Eta bereziki lagunak, familia... (aste osoa bertan igarota, asteburua ailegatzeko desiratzen egoten naiz).
Kazetaritza ikasketak egiten ari naiz, uste dut denek ikasi beharreko zerbait dela. Bost zentzumenak aktibaturik izan behar baititugu hedabideen aurrean, eta noiz aktibatu bereziki gure 6. sentido hori ere denek jakinbeharreko dela uste baitut. Zeintzuk dira gizarteko iruzurrik nagusienak, nola engainatzen gaituzten eta beraien ideologia ezartzen ... (benetan interesgarria da).
Beno nahiko hitz egin dudala uste dut, oraingoz behintzat. ZUEI BURUZKO DESKRIBAPENAK BIDALI horrela elkar ezagutzen joango gara... eta errazagoa izango zaigu gai batzuen inguruan hitz egitea. Eta zergatik ez, LAGUN berriak egitea...

Iruzkinak
maddi 2007-02-21 10:20 #1
gora zure pedrada !!!<br />Garazuka ta Maddin partez .<br />gora kulebroiak !!!!<br />mekauendioxxxuxurbilnoraua ?<br />
Utzi iruzkina: