JUERGA ON BAT ETA GERO.... (1. ATALA)
Historio hau Euskal Herrian gertatzen da bereziki, hain leku turistikoa den Usurbil herrian. Bertakoa da gure protagonista, Luiza Fernanda (abixo: Mai ez emozionau ze zu etzea protagonista), 20 urteko neska bat. Bere ametsa lortzeko bidean ibili da bere bizi osoa, baina arazo bat du, ez daki zein den bere ametsa! Laster aurkituko ditu gustuko izango zaizkion hainbat ekintza, baina ez zaio bat bera ere ongi emango. Horrelako egun berezi horietako batean, Luife-k idazle izan nahi duela erabakitzen du eta bere lehenengo liburua Ligatzeko Teknika Desberdinak izan behar duela otu zaio.Horretarako, bere haragitan probatu behar du esperientzia hori (nola hitz egin dezake oso esperientzia gutxi duen alor bati buruz?) eta noski horri ere arazo bat gehitu behar zaio, gure neska, argi gutxiko neska izateaz gain, naturak ez dio inongo oparirik egin fisikoari dagokionez. Baina badu zerbait bere alde, bere aurpegi "xalatu" hori eta bere humore paregabea. Lortuko ote du Luifek lekzio bat ematea gizarteari eta bereziki bere "lagunak" diren tutun kuadrila horri???

Iruzkinak
Utzi iruzkina: