3. ATALA
Nun utzi genun aurreko atala... a bai, Mikel bere bihotzeko azukre koxkorra arbelea juteko atera zula irakasliak.
Ba, bai! Egia zen gertatzen ari zena ez zen amets gaizto bat. Ezin zen ezer okerragorik gertatu. Horrelako egoeratan oroitzen zen ordura arte gertatu zitzaizkion barbaridade guztiak: 12 urte bete zituenean urtebetetzetako festetan ama txerriz mozorratu zeneko hura, Oskorriren ain famatua zen abesti hura kantatzen, eta aita kartoizko zubie eutsitzen....(norbaitek erori behar zuen, baina ez zen txerria izan, bere erreputazioa baizik); kilometrotara joan eta behingoz ligatzea lortu zuen hartan, belardian eseri zenean lagun berriarekin lasaiago hitz egiteko, sekulako zakurraren ondakin organiko baten gainean eseri zeneko hura (baina okerrena ez zen izan ez nazka ezta pasa zuen lotsa guztia ere, bide osoan zehar eta autobusean gero, botatzen zuen kiratsa baizik)...
Baina amets guzti haietatik esnatzeko eta ondoren zetorkien zoritxarra ekiditeko zerbait pentsatu beharra zuen, eta azkar.
Ez zekien zer egin, ezin zuen argi pentsatu. Baina zerbait egin behar zuen, Mikel jada altxatzear zegoen bere eserlekutik eta ezin zuen inolaz ere onartu arbeleko oparitsoa deskubritzerik. Halako batean:
- Josean (irakaslea)? Galdera bat dut! Atzo azaldu zenuen teorian, muntai elektronikoei buruzko zati horretan.... ez nuen ulertu nola kalkula zitekeen edo nola atzeman desegokia zitzaion kablea. Berriro esplika zenezake, mesedez!
Ez zen batere zaila teoria hura, egia esan, guztiz ulertzen zuen, baina bazekien irakaslea emozionatu egiten zela horrelako kontuetaz hitz egiten hasten zenean eta kontutan hartuta oso gutxi falta zela klasea amaitzeko, ba .... Noski okerrena zen denek aurpegi txarrarekin begiratu zutela, oso aspergarria baitzen teoria hura eta Joseanek ez zuelako onartzen inongo hots edo zaratarik bera hitz egiten ari zen bitartean.
Atsedenaldirik gabe geratu zen, klasea amaituta ere bere azalpenekin jarraitzen zuelako, noski, ez gainontzeko guztiei, Luiferi bakarrik. Baina horrek aukera paregabea ematen zion arbelekoa kentzeko, gela osoan bakarrik baitzegoen, arazo bakarra irakaslea zen. Beraz, esaldi amaierak berarekin batera esaten zituen, hortik aurrerako guztia ulertzen zuela ohar zedin. Lan horrek ez zion denbora askorik kendu, beraz, irakaslea irtetear zegoela klines bat atera eta oparitsoa kentzera zijoala...
- Luiza Fernanda?
-Bai?
- Zaindu katarro hori! Eta ura asko edan, mukiak gainetik kentzeko metodo errazena da eta.

Luiferen aurpegiko espresioa ezin zen deskribatu! Ezin zuen sinetsi oparitsoaren berri bazuenik!!!! Eta okerragoa oraindik Mikel naita arbelera bidaltzea! Bere printzea zela jakinaren gainean ote zegoen? Eta, beraz, arbeleko inzidentea ezkutatzeko eraiki zuen estrategia guztiaz ere ohartu zen!! Ezin zen ukatu Sherlock Holmes hurak talentu berezirik ez zuenik.
Buru makur ailegatu zen etxera, oraindik ere sentsazio garratz bat zuen bere barruan. Irakaslea ohartu bazen, agian beste guztiak ere konturatuko zirela uste zuen.
Amelierekin geratua zegoen arratsalderako. Gertatutakoaren berri eman zion, eta noski hark barreari ezin eutsi entzuten zuen bere laguna.
Baina egun aldrebesa horaindik ez zen amaitu Luiza Fernandarentzat: barrara gerturatu eta bi kafesne eskatu zizkion bertakoari, prestatu bitartean itsaroten ari zela, bere amonaren lagun bat ikusi zuen eta gure neskatila ain zen irekia, non berari kaso egitera hurbildu zitzaion. Gizon hura, 60 urteko gizon bat zen (Sin Chan-en aitonaren antza ikaragarria zuen, ez fisikoan bakarrik, baita lizun hutsa zelako ere), eta noski aspaldian gertatu ez zena gertatu zen. Bi musu ematera gerturatu zenean, lizun, urdanga, maripetral horrek ipurdia heldu zion. Eta noski Ameliek dena ikusi zuen, eta ezin barreari eutsi....
Egoera horretan zeudela tabernara Mikel sartu zen. Zer egin edo esan zezakeen Fuifek? Mikelek bere familiakoa ez zen gizon heldu bati pega pega eginda ikusi zion eta gizon hurak ipurdia ukitzen zion!

Iruzkinak
Garazuka eta la mokosa 2007-02-28 10:15 #1
mmmm,
o my god !!!!!!

Baina, baina aze komeriak gure Luzifernandinak ! Atarramendu honik ez du e !!
Zer izango degu hurrengo chapterrean?
mikelek bere barruko arropa zintzilikatuta aurkituko du, kaletik pasiatzen ari dela ala ? xujetadoria, enkajezkoa ala gorri sutsua ?
ze oparitxo gehiago?
ai amatxo maitia !
ezin det gehiago itxaron ...hau goenkale baina askoz hobea da !!
marialuixa=luzifernandi?
joxemari= mikel ?
egunetik egunera , lehiotik begira , plazaren ....lalalalal . Doinua jarri beharko diozuuu.

mai 2007-02-28 10:38 #2
apa esti!!!
onena erortzen dan erreputaziyuana!!!

indirektoki kistonak botatzeituzu e? jeje pero eso me ha enkantau! benga loka! a ber hurrengo kapitulua noiz iristen dan e?? baino oaingoz nei goenkale... jejeje

ane txusta 2007-03-02 13:55 #3

aupa esti!!!

pero luisa fernandaaaaa ke pazooooo!!!

esto engantxa ee, jeje. Ze geyo pasa bertzaio luisa fernanda gaxuai?, mikel konkistatzea lorteko ote du?

ezin deu geyo etxoin ;-) jeje, benga loka segi idazten.

aaa ta naibazu nere fotologetik bueltatxo bat eman ta zeoze idatzi, www.fotolog.com/anetxu4.

muxuk wapa

Utzi iruzkina: