altoshornos

Otsaileko bazkaria

14
No profile photo altoshornos | 2011-02-19 23:33

Aupa koadrila,Domekan, hilak 27, da otsaileko bazkaria. Ideia da kanpoan bazkaltzera, eguraldi ona egiten badu, behintzat. Bota proposamenak.Nortzuk zatozte eta nortzuk ez?


Hona bileraren deialdia: Eguna: larunbata, hilak 19, arratsaldeko 17.00etan. Lekua: San Migel Pe (?) Deituak: Pirata koadrila Gai ordena: Bakoitzak daukana eta prestatu/pentsatu duena taldeari jakinarazi. Daukagun panorama ikusi eta hurrengo ordu/egunetarako planifikazio adostu. Egitekoak zehaztuz. Ahal dena egiten hasiBesterik balego Arratsaldea luze joango dela ikusiz, tartean deskantsu  bat egin dezakegu meriendatzeko. Bilerara etortzerik ez duenak, gai ordena ikusita, eta zerbait izango balu esateko,  bideak aurki ditzala.


Dagoeneko mozorroa pentsatuta: PIRATAK izango gara aurten!Igandean egindako bilkuran hainbat kontu adostu genituen eta Oihanak bere koadernotxoan apuntatu zituen, hona ekartzen badituzu... eskertuko genizuke...Nik ohartxo bat besterik ez: Juankar eta Amaia eibar aldean ibili dira eta bi bandera pirata haundi erosi dituztela jakinarazi didate. Beraz, hori, bandera pare bat badaukagula.Bestalde, badakizue bazkaritara joateko asmoa badaukazue, Juanluri abisua eman behar diozuela.Ia ba poliki-poliki gauzak zehaztu eta ixten joaten garen...


Urtarrileko bazkaria

10
No profile photo altoshornos | 2011-01-24 12:50

Aupa koadrila,Domekan, urtarrilak 30, egingo dugu hil honetako bazkaria. Ideia da kanpoan egitea eta proposamena Mirandaolan egitea. Oñatitik Legazpirako bidean, Telleriarte eta Legazpi artean eskumara dago. Anduk botako proposamena. Ondo ematen dutela badakit eta kanpoan leku asko du umeekin ibiltzeko, autorik gabe, alegia.Hauxe da jatetxearen loturaBetiko moduan, esan zeintzuk zatozten eta zeintzuk ez, bale? Lekua garaiz hartzea komeni zaigu-eta.aste ona izan danok


Abenduko bazkaria

6
No profile photo altoshornos | 2010-12-20 11:20

Aupa koadrila,Abenduaren 26a da hileko azken domeka, bazkaria egiteko eguna. Aurretik ere izango ditugu bazkari, afari eta antzekoak, eta arazorik bai egun horretan beste bazkari bat egiteko, edo ez?Bota erantzunak,oihana


Maratoiko emaitzak

2
No profile photo altoshornos | 2010-11-29 00:27

Aurtengo maratoiko emaitzak ere onak izan dira. Parte hartzaile guztiek amaitu dute lasterketa eta afizioak, beste behin, kiroltasunez animatu ditu korrikalari guztiak (aurten aurreko edizioetan baino puntu gutxiagotan egon bada ere). Korrikalarien denbora zehatzak hementxe dituzue, Goienako kazetari profesionalek jasota: http://goiena.net/albisteak/79-debagoiendarrek-amaitu-dute-donostiako-33-maratoia/ (non dago aita jj?)Bazkalatzeko tokia ere txarra ez, paraje polittean, udan denbora onarekin bisitatzeko modukoa.


Datorren domekan, hilaren 28an, da Donostiako maratoia eta jakin gura nuke nortzuk zatozten korrikalariak animatzera eta bazkaltzera. Tokia aste barruan hartzea komeni da-eta.Bestalde, azaroko azken domeka ere bada hilaren 28a eta hileko bazkaria egiteko plana ere hor dago.Erantzun, mesedez,eskerrik asko


Eguraldia ezin txarragoa izan den egun honetan gure mutilek, berriz ere, majo bete dute beraien egitekoa. Ikusleentzat ez da oso erosoa izan, baina, hantxe izan gaituzte, beste urte batez ere, animoak ematen (aurton pasatzen ikusteko aukerarik izan ez badugu ere). Itxura baten, euri larregi egingo ez zuela pentsatu (nahi izan) dugu eta Kursal aldera gerturatzea erabaki dugu. Baina, gure nahien kontra euria bota eta bota, haize ufada bortitzak... halako batean, iritsi gara Kursalera. Berta, aterpean egoteko aukera izan dugu eta txaranga batek lagundu du giroa berotu eta egun grisari kol...


Gaztañerrea zapatuan

9
No profile photo altoshornos | 2010-11-09 22:33

Hola koadrila,Pentsasu dugu gaztañarrea egitea zapatu iluntzean. Plana da afari-merienda bat egitea. Gaztañak erreko ditugu eta horrez gain beste zerbait prestatu eta afari pasada egitea. Ordua oraindik zehazteke dago baina garaiz erretiratzea da asmoa eta 19:00ak ordu ona izan daiteke. Zer iruditzen zaizue?Etxean kalabazak soberan ditugu eta umeendako kalabaza purea egingo dut nik. Okela pikatuarekin hanburgesak ere bai. Ondo iruditzen zaizue menua? Eta purea denondako egiten badugu ere, ondo? Edo gurago duzue beste zerbait afaltzea? Bota proposamenak.Erantzun nortzuk zatozten eta nortzuk ...


Urriko bazkaria

7
No profile photo altoshornos | 2010-10-26 22:07

HOla koadrila,Badator urriko azken domeka ere. Eguraldi ona iragartzen badute kanpoan egingo dugu bazkaria, baina momentuz, SMPrako planak egin behar.Esan zatozten edo ez, bale?