Hola koadrila,Iraileko bazkaria hilaren 26an egitea tokatzen da, azken domekan.Oñatin San Migel jai bezperatan egongo garenez, hauxe da nire proposamena: Goizean Arrikrutzeko koba ikusi. Ordubete irauten du bisitakSoraluze jatetxean bazkaldu (Arantzazura bidean dago). Bi jantoki ditu, bietako bat oso handia. Ziburuak ere badaude.18:00etan Erraldoiak eta txorimaloak ikusi Oñatiko kaleetan. Barrakak ere egongo dira ordurako.Zer iruditzen zaizue? Erantzun, mesedez, ahalik eta azkarren edo bota beste aukera bat. Kontua da hilaren 26an Artzai-txakurren nazioarteko lehiaketa egingo dutela Oñatin ...
Azkenik heldu da tortilladaren denboraldia!!!!!!!!Aurten tortilla txapelketaren bigarren edizioa izango da eta asteko, zer iruditzen zaizue, eguraldiak laguntzen bagaitu igande honetan "Santa Cruz de Campezo"-ra joaten bagara? Erantzun mesedez ahalik eta azkarren, organizatzeko.
Aupa koadrila,Uztailaren 25a da hil honen azken domeka eta orduan egingo dugu ohiko bazkaria. Bikuk proposatu du Altsasun, Nafarroa, egitea. Ondo irudituz gero, bera arduratuko da tokia hartzeaz. Zer iruditzen zaizue?
Hola koadrila,Ekainaren 27a da hilabete honetako azken domeka. Plana hauxe da: Urolako trenean ibili goizean (Azpeitian) eta gero bazkaltzera joan. Trenean ibiltzeko ordua hartu erreserbatu, hartu, beharko dugu agian eta garrantzitsua da esatea nortzuk zatozen eta nortzuk ez ahalik eta azkarren. Bazkarirako eta balio du datu horrek, noski.Beraz, mesedez, erantzun ahal duzuen azkarren hemen, bale?gero arte,oihana
Araba Euskaraz egingo dute domekan Agurainen. Baduzue asmorik joateko? Egun pasa polita izango da. Ez dut oraindik ibilbidea eta egitaraua ikusi, baina egongo da zer ikusia, entzuna edo egina. Eguraldiari ere kasu egin beharko diogu, baina tira.
Atzo jaio zen Maialen. Ama eta umea ondo daude, eta aita pozik. Ane txikia ere hala ibiliko da!Dagoeneko bigarrena dugu jaietako asteartean jaiotzen dena! Parrandazaleak datozela gure txikiak!Zorionak lauroi!
Gaur, apirilak 27 jaio da Noa Poza Goenetxea! Badirudi dena ondo joan dela eta txikia, ama eta aita ondo daudela.Aitak biharko eguna zeukan jarrita satorala izan zezan neskatilak. Ba... lasai, hona gaurko santorala. Aukeratzeko daukazu: Santoral ...
Badator apirileko bazkaria ere.Berez apirilak 25, domeka, tokatzen da, baina posible da hilabete honetako zita Gureak-eko jatetxean egitea, Arrasaten (Iñigo ari da gestioak egiten). Kasu horretan zapatuan, apirilak 24, izango da bazkaria.Nortzuk zatozte eta nortzuk ez? Orain arte baietz erantzun dute: Bikuk, Iñigok, Juancarrek, Amaiak, Nagorek eta Iñakik.
Guraso.comen irakurri dut aritkulu hau eta interesgarria iruditu zait daukan enfokeagatik. Ia ba zer iruditzen zaizuen!!!
Apirilaren 7an jaio da Unai. Ongi etorri txiki!Zorionak gurasoei eta euren lagunei, zergatik ez.
Gu asteburu honetan ez gaude, txerri kontuak ditugu eskoriatza aldean.