Aupa koadrila,Uztaileko bazkaria hilaren 31n tokatzen da, azken domeka egun hori delako. Bi proposamen daude:egun horretan egitea, 31n (tokia zehazteke)Anduk esan du eurak 31n ezin dutela, baina gura izanez gero 30ean, zapatuan, egin daitekeela SMPn. Bera gertu horretarako.Erantzun mezuari esateko nortzuk ahal duzuen joan eta zein egunetan gurago duzuen. Ez zoaztenok ere erantzun, kontuan hartzeko bada-ere.
Koadrila,Riojak despedida du bezperan eta domekan ez da egongo gu aguantatzeko moduan, beraz, hurrengo baten egingo dugu Gorozikan.Eta hilabete honetan non orduan? San Juanak izanda, aukera bat da Saran egitea eta gero Arrasatera jaistea; akaso egongo da txorimalo, erraldoi, txaranga, kale antzerki edo zerbait.Hala bota zuen ideiak eta erantzun zoazten edo ez.gero arte,
Aupa koadrila,Ekaineko bazkaria Gorozikan egingo dugu, hilaren azken domekan, 26an. Mezuari erantzun jakiteko zeintzuk zoazten eta zeintzuk ez, tabernan tokia hartu behar dute-eta Urtzak eta Riojak.eskerrik asko
Inork ez du proposamenik bota oraindik. Ba banator ni ideia batzukin:Hondarribin, bazkaltzeko aukera bi sagardotegi baten, edo garai bateko gotorlekuan Ikusteko berriz: herria bera, portua, lorategi erraldoia ...Beste plan bat izan daiteke Saturrandik Ondarrura oinez joatea, itsaso bazterretik. Ondarrun bazkaldu, portua, itsasontziak ikusi, siesta egin eta buelta Saturraranera. Han hondartzan ibili gura izanez gero, eta etxera.Zarautzen garagardo feria antolatzen dute urtero Aste Santuan. Izan daiteke Eibartik trenean joatea Zarautzera.Zuen proposamenak irakurtzeko prest,gero arte,
Aupa koadrila,Apirileko bazkariaz galdetzera nator. Azken domeka da boda hurrengo eguna. Aproposa da bazkaria egiteko? Bestela, noiz egin dezakegu? Aukera batzuk dira:Apirilak 17, hirugarren domekanApirilak 30, azken zapatuaMaiatzean bi egitea, 1ean eta 29anApirilean ez egiteaOhiturari eutsi eta azken domekan egitea, 24an, boda bixamon egunean...Bota zuen iritziak
Aupa koadrila,Datorren domekan egingo dugu hilabete honetako bazkaria. Menua erabakitzeke dago, baina SMPn izango da bazkaria. Betiko moduan, erantzun zeintzuk etorriko zareten eta zeintzuk ez, bale?gero arte,
Aupa koadrila,Badator Korrika 17. Apirilaren 7an abiatuko da TrebiƱutik eta 17an helduko da Donostiara. 14an pasatuko da Bergaratik.Kilometroak salgai daude dagoeneko. Erosi behar dugu bat aurten? 400 euro da kilometroa. Erosiz gero, geuk eraman beharko dugu lekukoa kilometro horretan. Kontua da aurten 06:30ak aldera pasako dela Bergaratik. Orain arteko kalkuluen arabera, 06:26an helduko da Korrika Arrizuriagara.Elgetatik Angiozarrera, handik Bergarara eta gero Antzuolara joango da Korrika17. Ez dakit auzotik pasako den edo ez.Ba horixe da eztabaida: kilometroa erosi behar dugun edo ez. Eta...
Emakumeok oraindik egun bat behar dugu eta hori ez da seinale ona! Baina, aurrera egin behar dugu! geuretik, egunerokotik... gure ondorengoek egun berezi baten beharrik ez izateko. Bejondeigula eta gora munduko emakumeak!" title="">
Aste guztia zain egon naiz ia norbaitek zerbait idatziko, baina...Bueno, larunbata badator.... dena prest? praka, ezpata, buruko zapi... denbora gutxi geratzen da, e? Gauzatxo bat dugu guk lotzeko osagarriekin: bandera haundiaren makila. Norbaiti zerbait bururatzen zaio? Printzipioz Aritzen sillan lotzeko bada, silla bera nahiko pisutxua eta altua da, beraz...Bestalde, larunbatean badirudi ez dugula enbatarik izango, eguzkiaz ere gozatzeko tarteak izango ditugu!!!!! beraz, non geratuko gara? noiz? bota zuen iritziak...
Asteburuan jo eta su lanean ibili eta gero, hona egindakoak eta egiteko daudenak:Egindakoak:Txanponak: mordo bat eginda daude, baina, gehiago egiten badira, kalterik ez.Kataloxak: batzuk eginda eta beste batzuk erdi eginda. Zinta amaitu zen (erosiko dugu). Hala ere, erroiloak beltzez margotzen joan gaitezke.Altxor-kutxa: bat erdi eginda eta bestea proiketuan.Egiteko:Aurrez aipatutakoak amaitu.Altxor-kutxarekin frogak egingo ditugu astean: margotu, forratu... esango dizuet.
Gu asteburu honetan ez gaude, txerri kontuak ditugu eskoriatza aldean.