altoshornos

Lagun ezkutua

No profile photo altoshornos | 2007-11-29 16:08

Lagun ezkutuko zozketia einda dago. Urtarrilak 13an elkartuko meriendatzeko eta erregaluak banatzeko. Aurten badaukou berrikuntza bat. Partehartzaile bat arrisku bizixan dao. Aurten jakitzen baldin bou zeini itxen dotzan erregalua, datorren urteko edizinuan kanpuan geldittuko da! Al loro, beraz!!!!!!


Maratoia-Donosti

No profile photo altoshornos | 2007-11-29 16:06

Berandu baina hemen nator asteburuko berrixekin. Domekan gure mutilak in zittuzten kilometro mordua! Ederki moldau zien danak be, ZORIONAK berriz be, daukou high leve!!!! Bueno ba, emaitzak: Iñaki: 02:52:36Iban:02:59:18Itsas: 03:17:13 Ederki, e? seguruenik jakinian egongo zineten, baina... hola registrauta geratuko da hemen. Beste edozeinen klasifikazinua jakitzia nahi bozue jo maratoiko webgunera. Eguna, bestela, primeran juan zan. Bazkaldu be dotore ein ginuan eta betiko martxan ibili ginan. Aipatzeko bi kontu: 1.-Pagaldaik bere 30. maratoia ein zaban eta pozik iuksi ginuan helmugaratzen....


Argazki gehixau

No profile photo altoshornos | 2007-11-16 12:19

Argazki gehixau sartu ditxut, Nereak bialduta. Beti helbide berdina da eta sartzen zaten bakoitzian aldaketak be agertu itxen die. Argazkixak agertzen dien orrialdian, eskuman bildumatxo batzuk agertzen die. Hor sartuta, tipo presentación ikusi leike. Dotoria! Baton batzuk badabiz abisatzen Maratoira datozen edo ez datozen... bestiak, ba hori... zuen zain naukazue! gero arte!!


Lotsagarrixa da komunikabidiek emoten daben informaziñua. Ikusi bestela españa aldeko egunkari batek domekan ikusi ginuan karrerian inguruan ze esaten daben. Portzierto, mutilak zuek ez dozue artikulan aipatzen dan look mayoritario hori betetzen. Gustau bai aukeria eukitzia e? Berri diñot, lotsagarrixa da hemendik kanpora emoten dozkuen tratua. Irakurri zuek eta ia ze pentsatzen dozuen.


Nereak bidali dau urteroko argazkixa, fin-fin. Ikusteko aukera izango zue nier e-argazki gunian. Ikusten dozuenez zibernauta totala einda nao!!! Oingoz argazki hori bakarri dao behobiakua, baina, aukera daukou nahi dounak sartzeko.  


Behobia-Donostia

No profile photo altoshornos | 2007-11-12 09:00

ZORIONAK MUTILAK!!!! Atzo be primeran ibili zineten, eta gu be dotore ibili ginala ezin ba ikatu.Eguraldi dotoria ein zaban goizian goizetik, hotza baina dotoria. Koxta jakun pixkat, baina, jarri ginan Behobia bidian eta denoboraz be ondo ibili ginan. Ez ginuan ez minutu asko ein bertan, eta korrikalarixekin fotografixa ofiziala etara ta gero, gu kapitalera eta gure mutilaklasterketia hasi arte, denboria itxera. Apoioko ekipua goizian goiz donostian pasiuan geunden, eta girua primerakua. Bi aldiz gosaltzeko denboria euki ginuan eta euzki-euzkitxan lekua hartu eta han egon ginan zain. Halak...


Bueno-bueno... pasadan asteburuan izandako lasterketian denbora eta sailkapenak ikustia nahi bozue, eta baitxa argazkixak be antxintxikan orrira jo eta bertan topaukoitxuzue danak. Asteburu honetara begira jarritxa... giro ona ei dator!!! eta hala bada 15 bat elkartuko ga bazkatzeko. Hemen euskalmetek domekarako esaten dabena: 2007/11/11 - IGANDEAIgande eguzkitsua, batez ere bere lehenengo partean. Goizean goiz lainoa eta lanbroa sortuko dira, baina goiza eguzkitsua eta lasaia izango da; tenperatura goxoa, eguzkitan behintzat. Arratsalde-gau partean hodeiak ugaritu egingo dira, behe-ho...


Behobia-Donstia

No profile photo altoshornos | 2007-11-05 09:40

Eta datorren asteburuan... behobia-donostia erdi maratoia! gure mutilak prest dare, aurten be, gaintxurizketa eta ibilbidean topauko ditxuzten beste hainbat gorabeherei aurre eitxeko. Gu han egongo ga, kamara perst! Azkenengo astian sartuta, akordau, zaintzia komeni jatzuela. Aste erdi inguruan entrenamenduak laga eta masajetxo bat hartu! domekan a tope eoteko! Akordau, baitxa be, sauna eta spa kontu horrek ez diela bape gomendagarrixak azken aste honetan!!! eta makarroiak ez ahaztu! Gure mutiletako bat, larri dabil, bere orpua dala eta ez dala. Animo, Iban! domekan ezin bada 25ian ikusiko...


Soraluze-Bergara krossa izan ginuan zapatuan. Gure korrikalarixak hor ibili zien fin, betiko moduan!!! Bakoitzak bere mailan ederki ein zitxuzten plaentxitik bergarara daren kilometruak. ZORIONAK ba, lasterketan parte hatu ziñuten danoi, eta bereziki gure mutilei!!! segi hola! Oindio denborak ez dare publikauta edo nik ez ditxut topau, baina karrerian inguruan idatzitxa daona goienan topaukozue.


ANE jaio da!!!!

No profile photo altoshornos | 2007-11-05 09:21

Ane Jauregi jaio dala!!!!! hau be asteburu honetan izan dogun berri zoragarri bat izan da!!! Beste berri ez horren pozgarria gozotu dabena!!!! Asteazkenean ikusi zaban lenengoz gure txikixak bere aitxan musua (amana be bai, baina, gerotxuau). ZORIONAK bikote!! ia noiz ein geinken link bat umian argazkira!!